ZER DIRA JOLAS KOOPERATIBOAK?
· Jolas kooperatiboetan elkarrekin jolasten da eta ez elkarren aurka.
· Taldekideek helburu bera dute, guztiak “irabazi” edo “galtzen” dute.
· Helburu bera izanik, liskarrak eta lehiakortasuna ekiditen dira.
· Gainditu beharrekoa ez da jolaskide fisiko bat.
· Talde lana bultzatzen dute.
· Taldekide guztien parte hartzea, maila berdinean, bultzatzen da.
· Kooperazioa, komunikazioa, berdinekiko errespetua… bezelako baloreak lantzen dira.
JOLAS LEHIAKORRAK |
JOLAS KOOPERATIBOAK |
Batzuentzan soilik dira dibertigarriak. |
Jolaskide guztientzat dire dibertigarriak. |
Gaitasun faltagatik batzuk jokotik kanporatuak dira. |
Taldekide guztien onarpena ematen da. |
Zenbaitetan berekoia eta mesfidatia izaten ikasten da. |
Elkarbanatzen eta konfidantza izaten ikasten da. |
Besteak zorte txarra izan duenean poztu egiten dira. |
Jolaskideak talde izaera izaten dute eta irabaztea edo galtzea onartzen dute. |
Banaketa bat egiten da, kideen arteko bereizketa bultzatuz eta bazterketa sortuz. |
Elkarrekin jolasten diren taldeak izanik elkarrekiko onarpen handiagoa ematen da. |
Galtzaileak jolasetik atera- tzen dira eta behatzaile soilak bihurtzen dira. |
Jolaskide guztiak jolasa hasi eta amaitu batera egiten dute. Inor k ez du jolasa utzi behar jolas arauek behartuta. |
Pertsonek beraien buruarekiko konfidantza galtzen dute galdu edo baztertuak sentitzean. |
Norbanakoaren konfidantza sendotzen laguntzen dute guztiak ondo onartuak direlako. |
Galtzeak pertsona batzuengan trabak gainditzeko adorea ez izatea ahalbidetzen du. |
Trabak gainditzeko adorea indartzen da besteek emaniko laguntzagatik. |