Rosa Jové-ren hitzaldia Beasainen
Haur bat jaiotzen denean, gurasoak guretzako ezezagunak diren hainbat egoeren aurrean aurkitzen gara. Gure eguneroko ohituretatik kanpo dauden behar fisiko eta emozionalak dituen haur baten aurrean gaude ia konturatu gabe. Haurra bere beharrei jarraituz, bere berezko senari jarraituz, bizi da. Ez du elikatzeko ez lo egiteko ordutegirik.
Haurra jaio eta denbora gutxira, nekeak, zer nahi duen jakin beharrak eta eman ezinak sortzen digun estres emozionalak gure gain eragin negatiboa daukate.Oso zaila da gure haurrak goizeko 8:00etan gosaldu behar dugula ulertzea, gero 9:30etan lanean egon behar garelako; gauean 6-8 ordu segidan lo egin behar duela edo familia bixitan datorrela arratsaldeko 5:00etan bera jaio dela ikustera eta ez dakigula noiz alde egingo duten…
Rosa Jovék gure beharrak eta gure haurren beharrak nola bateratu ikusten lagunduko digu, ‘LOA ETA HAZIERA ZORIONTSUA‘ izenburua jarri diogun hitzaldi honetan.
SARRERAK: https://www.ttiklik.com/produktua/rosa-jove-ren-hitzaldia-beasainen/
One Comment