Uncategorized @eu

Mesedez, Uki nazazu

 

 

Zure haurtxoa baldin banaiz, uki nazazu.

Uki nazazun hainbeste behar dut.

Ez soilik garbitu, haur-oihalak aldatu, janaria eman eta kito.

Kulunka nazazu zure gorputzarekin, eman musu nire aurpegitxoan eta laztandu nire gorputza.

Zure fereka lasaigarriak eta eztiak segurtasuna eta maitasuna adierazten du.

Zure haurtxoa baldin banaiz, uki nazazu.

Nahi ez badut eta urruntzen bazaitut ere,

alde ez egin, bilatu  nire beharrak asetzeko modua.

Gauetan ematen didazun besarkadak, nire ametsak edertzen ditu.

Egunez zure ukitzeko moduak, nola sentitzen duzun adierazten dit.

Zure nerabea baldin banaiz, uki nazazu.

Ez ezazu uste, ia heldua izan arren, zaintzen nauzula sentitzeko premiarik ez daukadanik.

Zure beso maitekorren eta samurtasunez betetako zure ahotsaren beharra daukat.

Bidea zailtzen denean, nigan dagoen haurrak behar zaitu.

Zure laguna baldin banaiz, uki nazazu.

Zure maitasuna nigana iristeko ez dago besarkada samur bat baino ezer hoberik.

Lur jota nagoenean laztan sendagarri batek,

maite nauzula baieztatzen dit, eta bakarrik ez nagoela jakinarazi.

Lor dezakedan kontaktu  bakarra izan daiteke zurea.

Zure sexu-kidea baldin banaiz, uki nazazu.

Pasioa nahikoa dela sinets zenezake,

baina soilik zure besoek urruntzen dituzte nire beldurrak.

Konfiantza ematen didan zure samurtasunezko ukitua behar dut,

naizen bezalakoa naizelako maite nauzula gogorarazten dit.

 

Zure seme-alaba heldua baldin banaiz, uki nazazu.

Ukitzeko neure familia baldin badaukat ere,

triste nagoenean oraindik aitak eta amak besarka nazaten behar dut.

Nik neuk guraso gisa, nire ikuspuntua aldatu eta balio handiagoa ematen diet.

Zure guraso zaharra baldin banaiz, uki nazazu.

Txikia nintzenean laztantzen ninduten bezala.

Hartu nire eskua, eseri nire alboan, eman zure indarra,

Eta berotu zure gertutasunarekin nire gorputz nekatua.

Nire larruazala zimurtuta dago, baina ferekatzen dutenean atsegin du.

 

Ez Izan Beldurrik. Soilik Uki Nazazu. 

 

 


                       

  Phyllis K. Davis


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button