MINERALAK/OLIGOELEMENTUAK

Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Burdina (Fe): hemoglobina molekularen osagaia da, eta baita zitokromoena ere. Bere gabeziak anemia eragiten du.
  • Iodoa (I): tiroxina eta tri-iodotironina hormonen osagaia. Tiroxina hormona sortzeko beharrezkoa den elementua .Hormona honek metabolismoan parte hartzen du
  • Kobaltoa (Co): B12 bitaminaren osagaia.
  • Manganesoa (Mn): klorofilaren sintesian beharrezkoa da. Hainbat entzimak ere behar dute.
  • Zinka (Zn): entzimen jardueran parte hartzen du eta immunitate-sistemarenean ere.
  • Kobrea (Cu): immunitate-sistema bizkortzen du
  • Kromoa (Cr): intsulinaren jarduera errazten du
  • Fluorra (F): hortz-haginetan eta hezurretan pilatzen da
  • Molibdenoa (Mo): zenbait entzimen jardueran parte hartzen du
  • Silizio (Si): Landare ehunak eta konjuntibo ehuna sendotzeko balio izaten du ( gramineatan )
  • Litio (Li):  Kantitate egokitan depresioen prebentzioa egiteko balio du, neuro -transmisoreen iragazkortasunean parte hartzen duelako
  • Kaltzioa (K): Nerbio sistema orekatzen du. Hezurrak eta hortzak osatu, eta odol koagulazioan neurri optimo bat mantendu
  • Fosforoa (P): Hezur eta hortzak osatzen ditu; erreakzio energetikoak sortu eta proteinen formakuntzan zerikusi handia dauka

Haien eginbeharrak ondoko taulan ikus daitezke:


OLIGOELEMENTUAK
Burdina:
Fe
Klorofila sintetizatzeko derrigorrezkoa, erreakzio kimikoen katalizatzailea eta arnasketa zelularrean parte hartzen duten zitrokromoen osagaia da, gainera, oxigenoaren garraioaz arduratzen den hemoglobinaren osagaia da.
Manganesoa:
Mn
Fotosintesiaren barruan, uraren fotolisian hartzen du parte.
kobrea:
Cu
Gure defentsentzako ona
Zinka:
Zn
Organismoaren erreakzio kimiko askoren erregulatzailea da.
Litioa:
Li
Iragazkortasun zelularrean eta neurotransmisoretan eragina du.
Fluorra:
F
Hezurretan eta hortzen esmaltean dago.
Iodoa:
I
Metabolismoan esku hartzen duen tiroxina hormonaren sintesian ezinbesteko bioelementua.
Silizioa:
Si
Ehun konjuntiboa gogortzen du.
Kromoa:
Cr
Intsulinarekin batera glukosaren erregulazioa kontrolatzen du odolean.
Kobaltoa:
Co
Hemoglobinaren sintesirako beharrezkoa den B12 bitaminaren osagaia da.
Molibdenoa:
Mo
Landareetan nitratoen murrizketan parte hartzen duten entzimen osagaia da.
     

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button