Osagaiak:
- 8 porru
- Urdaiazpiko 100 gr
- Litro erdi esnegain
- Piperbeltza
- Gatza
- Gurina
- Olioa
Nola egin?
- Porruen sustraiak moztu eta garbitu. Gero, urarekin eta gatzarekin egosi 50 minututan zehar. Bitartean, urdaiazpikoa txikitu eta zartagin batean oliotan gorritu.
- Porruak egositakoan, lehortu eta moztu. Ondoren, porruak, arrautzak, esnegaina, gorritutako urdaiazpikoa, gatza eta piperbeltza kaiku batean nahastu irabiagailuarekin.
- Molde bat gurinaz igurtzi eta nahasketa jarri. Labean 35 minutu inguru 200 gradutara Maria bainuan egosi.
ON EGIN!!!