garapenapsikologia-pedagogiasorkuntzattk-ikastaroak

TAILERRA: PINTURA EMOZIONALA

Adierazpenerako eta garapenerako Tailerra

  • NOIZ: Maiatzak 23
  • ORDUA: 17:00-20:00
  • NON: TTiKLiK!ELKARGUNEA
  • GIDARIA: Lurdes Ulazia Aizpurua. Hezkuntzan Diplomatua, pintorea, tailagilea, tornularia eta egur-eskultorea. Katharina Widmer Pintura-Terapia Eskolan Diplomatua.
  • BALIOA: 55€ (Hamaiketakoa barne)

kartela_M23

Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere. Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.

Egokitze horren baitan emango lirateke:

  • norberaren lan-erritmoaren eta margotze-adierazpen moduaren errespetoa
  • eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera ahal izatea
  • sormen-adierazpen librea eta emaitzarekin lotu gabeko bidea jorratu ahal izatea
  • norberak bere ibilbidea nolakoa nahi duen jakiteko aukera izatea
  • margotze-prozesuan eman daitezkeen oztopo/epaiez ohartzen joan ahal izatea irudiak juzgatu gabe…

Helburuak:

  • Nork bere buruarekiko ezagutza, onarpena eta autoestimua garatzea
  • Norberarekiko aurkako pentsamendu eta epaiak jaso eta alboratzeko joerak jorratzea
  • Adierazpenerako bidean, bide-lagun ahal izateko baliabideak barneratzea
  • Norberaren eta besteen blokeoen aurrean, begirunez eta epairik gabe aurre egin ahal izateko baliabideak ikastea
  • Geure buruan ikasitakoa bide-lagun formakuntzara eraman ahal izatea

Metodologia:

Partehartzailea eta esperientziala izango da eta ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko Alde teorikoan, tailerraren funtzionamenduaren irizpideen inguruko oinarrizko ezagupenak emango dira eta alde praktikoan talde-dinamikak erabiliko dira, prozesua eta inplikazioa indibidualak izango diren arren.

www.hazitzen.org

www.lurdesulazia.com

IZEN EMATEA: 

    Izen Abizenak/Nombre y Apellidos *

    NAN/DNI*

    E-mail*

    Telefono*

    Herria/Población*

    Aurre-izen ematea / preiscripción (15€): 2095 5019 46 1062803928 (KUTXABANK)
    Kontzeptua / concepto: ‘pintura emozionala-zure_izena(tu nombre)‘

    Related Articles

    Leave a Reply

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

    Back to top button