garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak
Haurdunen yoga: ordutegi berriak irailean
2014ko martxotik aurrera, TTiKLiK!ELKARGUNEAn haurdunentzako yoga saioak eskaintzen ari gara.
Arnasketa eta erlaxazioa oinarri hartuta, haurdun dagoen emakumeari erditzerainoko bidea egiten laguntzen diogu.
Modu leun batean, gorputza behartu gabe, erlaxazioa, malgutasuna eta indarra landuko ditugu Yoga bidez.
Psikologikoki ere laguntzen duenez, erditze momentura lasai eta indar eta energiaz beteta iristea da gure helburua, amatasunerako prestakuntza ezin hobea!
Haurdunaldiaren 12.astetik gomendatua erditzeko momentura arte (beti ere medikuaren oniritziaz)2014-2015 ikasturterako asteazkenero izango ditugu ordu térdiko saioak.
ADI! Irailean klaseak ASTEARTEETAN izango dira. 16:30- 18:00 ordutegian.
- NOIZ: ASTEAZKENA
- ORDUTEGIA: 10:00-11:30
- IRAKASLEA: Lorena Somoza, pedagogoa eta yoga irakaslea.
- PREZIOA: 40€/hilabetea
- BEHARRAK: lurrean jartzeko manta bat eta tapatzeko beste bat
- +INFO: info@ttiklik.com / 646.502.298
- *medikuak baimena eman behar du