Amatasuna

Asko Maite Zaitut Ama (Letra en vasco y español)

**En el video aparecen los subtítulos tanto como en vasco como en español

https://www.youtube.com/watch?v=QdUm85aTJh4#t=40

Ez dut gogoan lehen muxua,
lendabiziko bularra
ez dut gogoan bizirauteko
bertatik edan beharra

Nahiz eta ahaztu amak lenengo
eginiko irrifarra
zihur naiz hortik datorkidala
bertsotarako indarra (bis)

Nere herriko neskatxa maite
kantatzen zidan gauetan
eta halaxe hasi ohi nintzen
egunero ametsetan

Gaur gure amaren sehaska kantez
gogoratzen naiz plazetan
haren ahotsa ateratzen zait
kantuan nagoenetan (bis)

Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
bertsotan bere izena
nahiz txapelketan bere lekua
den guztietan zailena

Sarri esan dit nere fansetan
handiena bera dena
baina ez daki ni neu naizela
bera miresten duena (bis)

Haren ondoan bizi izan naiz
erregina bat bezela
ezin zitekeen hobeto bete
ama on baten papela

Segundu batez pentsatu ezkero
ni epaile bat naizela
euren buruan jarriko nuke
Euskal Herriko txapela (bis)

Etxe barruko lamia eta
inguruetako dama
bihar goizean hurbil zaitezte
goxo-goxo beragana

Eta esaiozue orain artean
lotsaz gordetako dana
eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ama (bis)

Esaiozue orain artean
lotsaz gordetako dana
eskerrik asko guztiagatik
asko maite zaitut ama (bis)

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button