III. TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA. ARAUAK
ARAUAK:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: ‘gurasoei gutuna‘ lemapean nahi den modukoa; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia (eskuz idatzitakoak ere onartuko dira)
KATEGORIA BERRIA: haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA luzera: ORRIALDE 1 (DINA4). Ordenagailuz edo gutunez bidalia.
3. Mailak:
– KATEGORIA BERRIA: haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA
– Gazteak multzo hauetan banatuak: (Zozketa bereziak partehartzaile guztien artean)
-
6-11 urte
-
12-18 urte
– Helduak (18 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
4. Lanak aurkezteko epea: 2015ko Azaroak 15a arte.
Gutunez aukeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da:TTiKLiK!ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3, 20200 Beasain (Gipuzkoa).Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.
Mezu elektronikoz aukeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara:info@ttiklik.com
Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztukoetan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da artxibo erantsi batean.
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.
5. Sariak: Maila bakoitzean sari bana banatuko da.
Helduen atalean: Beasaingo Udala eta Zezilionea Jatetxea
12-18 urte: Mirentxu liburudenda
6-11 urte: Kilimak denda
0-7 urte: Ume2010
6. Esleipena: Sariak 2015ko Azaroaren 28an emango dira (www.ttiklik.com web gunearen 4.urte betetze bezperan), Beasaingo Igartza Jauregian egingo den ekitaldian.
7. TTiKLiK!ELKARGUNEA-k beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.
Epaimahai bezala, helduen kategorian Laura Mintegi euskal idazle ezaguna izango dugu eta kategoria bakoitzak dagokion saritxoa ere jasoko du.