garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

2017 ANTZERKIA ETA ADIMEN EMOZIONALA talde berria

2017ko urtarriletik aurrera Haur Adimen Emozional eta Antzerki talde berria jarriko dugu martxan.

Nola?

Guztia jolas eta ariketa dibertigarrien bidez egingo dugu. Haurren erritmoa eta beharretara egokituko da saio bakoitza. Bi irakaslek gidatuko ditugu saioak: antzerki irakasleak bizitzarako baliagarriak diren antzerki teknikak landuko ditu eta gure psikologoak,  Aintzane Irizar Arandiak,  haurren adimen emozionala (segurtasuna, autoestimua…) landuko ditu.

Ikasturte amaieran, egindako lana gurasoen aurrean erakutsiko dugu (edo akaso ez, haurrek nahi ez badute).

Guztia, EUSKARAZ landuko dugu. (Euskara ikasten edo erdipurdi dabiltzan haurrek asko ikas dezakete hemen, jolasean).

Talde hau 4-7 urteko haurrentzako prestatua dago eta asteazkenetan izango da 17:15-18:15 ordutegian.

7-12 urteko haurrentzako Antzerki eta Adimen Emozional taldeak ere martxan daudela gogoratu, lekua dugu asteazkenetako 17:15-18:15 ordutegian.

Informazio gehiago: info@ttiklik.com || 646.502.298

IZENA-EMAN: HEMEN

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button