EPEA LUZATU DUGU
ADI!!! EPEA LUZATU DUGU!
Gutunak bidaltzeko epe berria: AZAROAK 15
https://www.ttiklik.com/gurasoei-gutuna/
Duela 19 urte biharko egunez, irailaren 29an, gurasoak istripuz galdu genituen.
Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bostgarren aldiz, TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu, aurten ere IRRIEN LAGUNAK bidelagun ditugularik.
Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.
Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna’ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera.
Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.
Ikus: OINARRIAK
Mila esker, eta animatu parte hartzera!
TTiKLiK!TALDEA
AURREKO EDIZIOAK:
* IV. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
* III. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
* II. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
* I. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA
* Mari Karmen Odriozolaren gutuna, 2014ko irabazlea #gurasoeigutuna
* GURASOEI GUTUNA OLERKITAN. Andoni Salamero.
GUTTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 15ERA.
TTiKLiK!TALDEA