TTiKLiK! elkargunea

ttiklik_logo_berria_web_trasp2

TTiKLiK! proiektua 2011ko azaroan sortu zen ttiklik.com web gunearen sorrerarekin. Web gune honek gure haurren hazieraren inguruko informazioa jasotzea du helburu; batez ere 0-12 urte bitarteari dagokiona.

TTiKLiK! sortu zenean, kontziente ginen sarean bazeudela horrelako informazioa zeukaten milaka orri; bagenekien, baita ere, zegoen informazio pila hori askotan nahastuta zegoela, batzuetan bilatzeko zaila zela eta beste batzuetan berriz, ez zela erabat osoa.

Urte betez, web gunea artikulu interesgarriz hornitu ondoren, euskaraz nahiz gazteleraz; ttiklik.com web gunea leku fisiko batean islatzeko beharra ikusi genuen, eta hortik sortu zen TTiKLiK! ELKARGUNEA.

ZER DA TTiKLiK! ELKARGUNEA?

TTiKLiK! ELKARGUNEAleku fisiko alternatibo bat da; coworking filosofian oinarrituz gure haurrentzako haziera eta hezkuntza egoki bat lortzeko tresnak ematen saiatzen gara lankidetza sustatuz.

Gaur egungo gurasook, gure arbasoek zorionez zeukaten triburik gabe gaudela iruditzen zaigu eta horregatik TTiKLiK!ek erreferentzia zentro bat izan nahi du, bertan haziera errespetagarri, hezkuntza eta osasunerako tresnak eta baliabideak topa ditzakegularik.

Horretarako beraien ezagutzak irakatsi eta elkarbanatzen dituzten hainbat adituen laguntza daukagu.

TTiKLiK! ELKARGUNEAn aditu desberdinek beste aditu batzuekin elkarlanean aritzeko aukera daukate.

ZER DA ESKAINTZEN DUGUNA?

Leku bat, baliabideak (sukalde ekipatua, mahaiak, proiektorea …), ekintzen difusioa on-line eta medio lokaletan; marketing digitala…

BLOGean INFORMAZIOA eskaintzen dugu: haziera, hezkuntza, osasuna, terapia alternatiboak, jokoak, ekologia, etab

ZER DA BEHAR DUGUNA?

Adituak behar ditugu, beraien jakituria medio, kurtsoak, tailerrak, hitzaldiak etab. ematean interesa daukatenak

BLOG-erako kolaboratzaileak behar ditugu. Gai desberdinen inguruan idatziko dutenak.

NON GAUDE?

Goierriko bihotzean gaude, Beasainen; Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa arteko puntu estrategiko batean.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button