0-5Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza
Guraso eta seme-alaben arteko atxikimendu emozionala
Aurreneko egunetako euforia pasa ondoren, haurraren behar fisikoak lehenesten hasten gara; jaten eman, bere orduan oheratu, fardela aldatu...eta aldi berean bere behar emozionalak aparte uzten ditugu zer egiten ari garen kontutan hartu gabe.
Garunaren %90a bizitzako aurreneko 3 urtetan garatzen da, aurreneko 18 hilabeteak garrantzitsuak izango dira haur horren atal emozionalerako, hemen hasten baita alde hau indartzen eta bere bizi guztirako osatzen.
Haurraren behar fisikoak beteta daudenean (heldu baten beharra dauka biziraupena lortzeko), garrantzitsuena lotura emozionala ezartzea da; ATXIKIMENDU EMOZIONALA deritzona. Hemendik jasoko baititu helduaroan beste guztiekin erlazionatzeko tresnak.
Atxikimendu emozionala ulertzeko, hona hemen egin ditzakegun gauza batzuk: