0-56-11Adimen EmozionalaHazieraLoa

Beraiekin lo egin (haur psiquiatra baten errezeta)

Ibone Olzak argitaratua (pediatriapsiquiatría infantil)

colechoHonela da, nire kontsultan askotan guraso asko topatzen ditut, lotsatuta, dena kontatzen dutela. “Izan ere…oraindik…batzuetan…ezin dugu ekidin…gau erdian…batzuetan…ia beti…gurekin lo egiten du”. Beraren seme edo alabaz ari dira, normalean 1,2,3 4 edo 5 urtekoa eta gutxiagotan adin gehiago duena.

Orduan zuzen begiratzen diet eta pare bat segundo irauten duen irribarre baten ondoren zera esaten diet: OSO ONDO! Bikain. Ezin hobe. A ze zortea! Ze gozatua!

Noski baietz. Batzuetan arazorik handiena ohearen tamaina izaten da, elkarrekin lo egiteko prestatua ez dagoelako. Orduan nire errezeta oso erraza da: ohe handiago bat lortu, 2mx2m-koa posible bada, edo ohe batzuk elkartu, edo koltxoiak lurrera bota…nahi duzuena, baino denontzako lekua izan dezazuela.

Beste batzuetan alderantziz. Biolentzia jasan edo ikusi duten haurrak kontsultara datozenean, adoptatutako haur askoren kasuak adibidez, eta portaera edo lotura afektiborako arazoak dituztenean, ni naiz errezeta ematen diedana: Beraiekin lo egin.

Ohe partekatzea tresna terapeutiko ezin hobea da: biolentzia jasan duten haurren hobekuntza nabarmenagoa da amarekin lo egiten badute, edo aitarekin, edo anaiekin…(beti ere ama edo aita bortitzak ez badira, noski). Ohe partekatzeak hobekuntza azkarra dakar kasu hauetan eta haur hauek konfiantza espero baino lehenago berreskuratzen dute.

Bere ama lanera bueltatu behar den hilabete gutxiko haur batez ari bagara, eta bere amaren kezka banaketa horren ondorioak nola minimizatu bada, errezeta ere bera da: zure haurtxoarekin lo egin.

Munduan dauden familien erdiak egiten duten bezala.

 Iturria: Ibone Olza

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button