Nirea mikro-esnatzen da, eta zurea?
Haurraren loa: milaka kontsulta sortzen dituen gaia, familia asko laguntza taldeetara joateko arrazoia eta guraso askoren lo faltaren oinarria.
Guraso askori zaila egiten zaie umeak loaren patroi desberdin batekin jaiotzen direla ulertzea. Beste alde batetik gai dira beraien haztea, elikatzea, fisikoki garatzea edo garapen neurologikoa pertsona heldu batenarengandik oso urruti dagoela ulertu eta ikusteko (inori ez zaio hilabeteko haur bati paella ematea bururatzen edo eta 2 hilabeteko haur bat oinez jartzea).
Zergatik nahi izaten dugu gure haur txikiek heldu batek bezala lo egitea, gizakiok adinaren arabera lo patroi desberdinak baditugu (eta uneoro dauzkagun bizi egoeren arabera)?
Denok ulertu dezakegu zahartzarora ulertzea gure lo-patroia aldatzen dela. Pertsona heldu batek lo ordu gutxiago izaten ditu, ordu gehiago pasatzen ditu esna eta hau gertatzea ez da patologikoa izaten (70 urtetik gorako pertsonez ari gara).
Guraso bihurtzen garenean, gure loa arinagoa bihurtzen da. Gure espeziean berezkoa da batez ere amarengan, haurra izatean loa arinagoa bihurtzea; gure haurraren arnas aldaketa batek edo ondo ez dagoela sumatzeak berehala esnatzen gaitu. Eta hau ere ez dugu gaixotasun bezala hartzen.
Eta haurra?
Jaio berriak bederatzi hilabete pasa ditu amaren sabelean, nahi zuenean jaten, gorputzak eskatzen zionean lo egiten, tenperatura egonkor batean bizitzen eta bere lasaitasuna aztoratuko luketen soinuetatik at…
Jarraitu artikulu osoa irakurtzen erdaraz: El mío se micro-despierta, ¿y el tuyo?
[:]