Adimen Emozionala

Nire umetasuna aldarrikatuz

Umeek ez dute lotsarik negar egiteko. Ez dute inolako arazorik ulertzen ez dutenaren aurrean mota guztitako galderak botatzeko. Eta askotan ez dira lasai geratzen jasotako erantzunarekin. Badakite egiteke daudela, eta ez dira ez direna izaten saiatzen.

Non gordetzen dugu  indartsu egiten gaituzten ahultasun haiek? Nun uzten dugu beti bilatzera mugitzen gintuen  inperfekzio indartsu horren sugarra? Begirada berri hura, ematen genuen pausu bakoitzean?

Dudarik gabe, urteek emozioak ongi bideratzen ikastera eraman nahi gaituzte (askotan lortzen ez badugu ere). Baina bidean,  ezinbestekoa den bihozbetez sentitzearen lehen pausu hori kontrolatzeko eta askotan ezabatzeko ohitura txarra hartzen dugu, horrekin helduago eta sendoago garenaren susmo okertuan. Gure  oinarriak mugitu dezaken inolako sentimendurik gertu usaitzen dugun bezain pronto,  bihotza isten dugu.  Eta ez gara konturatzen gugandik pixkatxo bat gehiago hurrundu garela.

Beraz galdera gehiago egingo dizkiot neure buruari. Negar egingo dut. Nire inperfekzioan oinarrituko dut nire indarra. Eta nire sentimenduak onartuko ditut, izena jartzen saiatuko natzaie eta ahal izanez gero, zurekin elkarbanatuko ditut. Ni neu, parez pare, naizena izanik. Ez gehiago, ezta gutxiagorik ere.

Gure umea berreskuratzeko  gai garenean, bere indarra, inozentzia eta dohaineko irrifarrarekin bat egiteko gai garenean, agian, pausu bat eman dugu gure heldutasunaren bidean.

PD: Nork irudikatzen du nor?  Nork osatzen du nor? Ni ote naiz marrazlea edo marrazkia?

Miryam Artola Dendaluce (Muxote Potolo Bat)

https://www.facebook.com/muxotepotolobat

www.muxotepotolobat.com/tiendamaking me3

Miryam Artola Dendaluce (Muxote Potolo Bat)

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button