0-5Haziera

Zentzumen bitartez ikasten

Ama edo aitarekin azala azalaren kontra dagoenean, bere gurasoei buruzko informazioa jasotzen ari da, bere gurasoak ezagutzen hasten da. Azalaren testura, tenperatura, usaia … jasotzen ditu. Bihotzaren taupadak, ahotsa, arnasa, … entzuten ditu. Amaren bularreko esnearen bitartez zapore desberdinak dastatzen ditu. Eta gero eta definizio gehiagorekin ikusten ditu bere gurasoen, begiak, ahoa, … inguruko koloreak, bere eskuak, e.a.

zentzumenak-sentidosBere burua eta aita eta ama ezagutu ondoren inguruko beste pertsona eta objektu batzuk ezagutzen hasten da. Hasieran dena ahora eramaten du. Ekintza honekin objektu hori ukimen, dastamena eta usaimenaren bitartez aztertzen ari da. Objektuari buruzko azterketa sakon bat egiten ari da. Bere inguruan zenbat eta baliabide zein objektu anitzagoak jarri, haurrak jasotzen duen informazioa aberatsagoa izanen da. Jartzen ditugun baliabide edota objektuen  arabera, haurrak informazio desberdina jasoko du: tamaina, tenperatura, usaia, zaporea, pisua, bolumena …

Dendetan saltzen diren objektu edo jostailu gehienak ukimena, ikusmena eta entzumena lantzeko diseinatzen dira. Plastikoz eginak egoten dira eta soinuak eta argiak tartekatzen dituzte. Horrelakoak erabiltzea ez dago gaizki, baina kontuan izan behar dugu haurraren ikaskuntza aberatsagoa izan daitekeela material ez egituratuak ematen badizkiogu, hots, berez ikasmaterialak kontsideratzen ez direnak. Material ez egituratuak askoz anitzagoak izan daitezke eta ondorioz haurraren esperientzia ere aberatsagoa izanen da. 

joko heuristikoa3

Egurra, kortxoak, kristalez egindako objektu sendoak, tamaina eta mota desberdinetako poteak, oihal zatiak, kateak, pinaburuak, oskolak, sokak, giltzak, hodiak … Naturan zein etxean aurkitu ditzakegun materialak izan daitezke. Haurrentzat diseinatzen diren jostailu didaktikoak baino merkeagoak eta aberatsagoak izan daitezke.

Animatu eta praktikan jar ezazue. Naturak ematen dizkigun materialekin (makilak, hostoak, loreak, harriak, pinaburuak, …) zein etxean izan ditzakegun materialekin (oihal zatiak, sokak, ontziak, frutak, barazkiak, …) esperimentatzen utzi eta ikasten duten guztiaz jabetzen joango zarete. 

Jone Areta Urrestaratzu

 

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button