Amagandiko esneak haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bat bakterio daramatza
Normalean, bakterioak zerbait txarra direla pentsatzeko joera dugu, baina haur jaio berri baten osasunean, amagandik jasotzen duen esnean dauden mikroorganismoak, liseri-aparatu osasuntsu bat izateko aurreneko pausua izango dira.
DNAaren sekuentziazioa erabiliz, amagandiko esnean dauden bakterioen mapa garatzeko gai izan ziren ikertzaileak. Hemendik ondorioztatu zuren calostrumak, ama izan direnen bularretik ateratzen den aurreneko jariakinak, 700 mikroorganismo baino gehiago dauzkala; pentsatzen zena baino askozaz kantitate handiagoa. Esneak daukan aberastasun mikrobiarrean eragina duten aurre- eta jaio-ondorengo aldagaiak ezartzen lagundu die ikerketa honek. Formula garatzen duten enpresentzako oso datu interesgarria da, eta nola ez amagandiko edoskitzearen onurak defendatzen dituztenentzako ere.
FABIOLA TORRES-en testu baten itzulpena Iturria: veoverde: CreativeCommons lizentziapean. Jatorrizko testua: More Than 700 Beneficial Bacteria Found in Breast Milk of Healthy Mothers (Inhabitots)