AzkenburukoakErrezetakFruta
Intxaurrez betetako sagar erreak
OSAGAIAK:
|
|
NOLA PRESTATU: Sagarrak ondo garbitu, erditik moztu eta barrukoa aterako diegu (sagarra haragi gabe utzi gabe). Ateratakoa ontzi batean utziko dugu. Sagarrak labeko ontzi batean jarri, bakoitzaren barruan birrindutako intxaur batzuk jarri eta sagar hauek dagokien erdiarekin tapatuko ditugu. Labeko ontzian ur pixkat bota (sagarrak lehor ez daitezen), dena albal paperaz estali eta labean sartu; eginda daudela ikusi arte. Krema: ateratako sagarren bihotzak menda orri bat eta almendra esne apur batekin egosi minutu batzutan. Batidoratik pasatu. Zerbitzatzerakoan, azpian krema eta gainean erretako sagarra jarri. |
|
ON EGIN! |