Uncategorized @eu

Iritsi da eguna

 

hitza_irekitze_eguna

Duela pare bat urte koaderno baten gaineko zirriborroa zen ametsa, gaur egi bihurtzera doa.

Ez dugu esango nerbioak dantzan ez ditugunik, ez. Baina era berean barru-barrutik lasaitasun ahots batek egin dugun esfortzuak benetan balioko duela esaten digu eta horrekin geratzeko asmoa dugu.

Askotan esan dugu, baina ez gara esateaz aspertuko; mila esker gure bide honetan gure ondoan izan zareten guztiei, hemendik aurrera egingo dugun bidean ere gurekin izango zaretela espero dugu. TTiKLiK!ELKARGUNEA denon topaleku izatea litzateke gure nahia, denon artean guraso edo hezitzaile bezala dauzkagun kezkak bota eta souzioak ez bada ere, soluziorako bideak topatzeko gunea.

Gaurkoan besterik ez, esan beharrik ez dago gonbidatuta zaudetela gaurko irekitze festatxora. Arratsaldeko 5etan, Zelaeta Berri Plazan. Ez dugu gonbidapen zuzenik bidali, ez dugulako bide horretan inor ahaztuta utzi nahi eta baita ere, ez dugulako inor gure festatxora etortzera behartu nahi 😉 . Beraz, etortzen zaretenok beso zabalik hartuko zaituztegu, eta gaur ezin dezutenak, beste edozein momentutan pasa bixita egitera, zain egongo gara eta!

TTiKLiK! Taldea

logo-luzea

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button