TTiKLiK! ELKARGUNEA: udalekuak
Aurtengo udarari begira, gure ttikientzako udaleku proposamenarekin gatozkizue:
Ekaineko azkeneko astea eta uztaila.
3 aste edo 5 asteko moduluak.
12-15 ume.
2006-2009 adin tartea.
9:00tatik 12:30etara edo 14:30etara, bazkariarekin.
Batzuk jakingo duzue: aurtengorako berezitasun bat sartu dugu udalekuetan. Udalekuetara haurra ekartzen duzuen gurasoek, bertan, haurrekin batera bazkaltzeko aukera eskaintzen zaizue [beranduago ateratzen denari ere lekua gordeko zaio ;o)]. Honela arratsaldea haurrekin pasatzeko aukera izango dugu, zuzenean mendira, kalera, igerilekura…joateko.
Lekua erreserbatzeko formulario bat jarri dugu martxan, taldea osatzen joatea da gure asmoa; plaza mugatuak direnez, erreserbak egin ahala lekuak okupatzen joango gara. Maiatzaren 25era arte jarriko dugu apuntatze denbora. Informazio gehiago jaso nahiko bazenute, tarifak, ordutegia…idatzi info@ttiklik.com helbidera. Beste aldean beti egongo da erantzuna emateko norbait 🙂
https://www.ttiklik.com/elkargunea/baliabideak/udalekuak-izen-ematea/
Hau da gure plangintzaren adibide bat.
Astelehenetan KONTINENTEAK izango ditugu gai bezala.
Astearte eta ostegunetan, antzerki bidez sentimendu bat landuko da eguneko eta ordu beteko YOGA klasea jasoko dute haurrek: POZA, BELDURRA, TRISTURA, HASERREA, KONFIDANTZA, MINA, MAITASUNA, FRUSTRAZIOA, ILUSIOA eta LAGUNTASUNA
Asteazkenetan ZENTZUMENAK landuko dira eta
Ostiraletan LANBIDEAK
Aste bateko plangintza-adibidea:
ASTELEHENA: LANGAIA: AFRIKA
9:00-9:30: Haur bakoitzari ongietorria egin, zer egin duen galdetu, nola sentitzen diren, zerbait aldatu nahi ote duten; gatazkarik balego, konpontzen saiatu, zer egin nahiko lukeen galdetu eta eguna aurkeztu
9:30-10:30 :Afrikako aurkezpena. Munduko bolan aurkitu, animaliak, landareak, bitxikeria … nagusiak ezagutu. Bertako musika …
haurrei entzun eta parte hartzera gonbidatu. Bizipenak elkarbanatu ditzatela. Eskulanak egiteko aukera: tinbalak, lepokoak…etab.
10:30-11:00: Atsedena
11:00-12:00: Afrikar abestia tinbalekin eta ipuina
12:00-12:30: Egunaren balorazio kolektiboa, nola sentitu garen. Gatazkarik egon bada behar den lanketa egin…
12:30-12:45: Atsedena
12:45-13:30: Bazkaria.
13:30-14:30: Jolas askea
ASTEARTEA: LANGAIA: TRISTURA
9:00-9:30: Sarrera: ongi etorria eta haurrekin interakzioa, zer egin genuen atzo, nola sentitzen gara, zerbait esan nahi diogu elkarri, konpontzeko arazorik dago…
Denok gaudenean jolas/ariketa kontzentrazioa eta talde izaera martxan jartzeko.
9:30-10:30 : Eskulanak → Txotxongiloak. (kafe kutxaratxoak eta kartulina). Alde bakoitzean txotxongilo bera bi aurpegirekin pozik/goibel. Txotxongiloak egin bitartean, triste zerk jartzen gaituen… landu.
10:30-11:00: Atsedena
11:00-12:00: Yoga
12:00-12:30: Antzerkia : Txotxongiloak. Talde txikietan istorioak sortu eta txotxongiloekin antzeztu.
12:30-12:45: Atsedena
12:45-13:30: Bazkaria. Txotxongiloak erabiliz antzerkitxoak egin -txotxongiloak jaten, edaten, helduen sorbaldetan hizketan…-.
13:30-14:30: Ipuina eta antzerkia. Txakurra hil da. Heriotza eta tristura landu. Ipuina sortu eta antzeztu.
ASTEAZKENA: LANGAIA: UKIMENA
9:00-9:30: bakoitzari ongietorria egin, zer egin duen galdetu, nola sentitzen diren, zerbait aldatu nahi ote duten; gatazkarik balego, konpontzen saiatu, zer egin nahiko lukeen galdetu eta eguna aurkeztu
9:30-10:30 : Zentzumena aurkeztu. Kaxa itsuaren jolasa (kaxako objektu desberdinak ukimen bitartez identifikatu). Testura bikoteak egin (lakar-lakar, leun-leun…)
10:30-11:00: Atsedena
11:00-12:00: Koloretako plastilina organikoa sortu eta berarekin eskulanak egin.
12:00-12:30: Egunaren balorazio kolektiboa, nola sentitu garen. Gatazkarik egon bada behar den lanketa egin …
12:30-12:45: Atsedena
12:45-13:30: Bazkaria.
13:30-14:30: Jolas askea
OSTEGUNA: LANGAIA: KONFIDANTZA
9:00-9:30: Sarrera: ongi etorria eta haurrekin interakzioa, zer egin genuen atzo, nola sentitzen gara, zerbait esan nahi diogu elkarri, konpontzeko arazorik dago…
Denok gaudenean jolas/ariketa kontzentrazioa eta talde izaera martxan jartzeko.
9:30-10:30 : Eskulanak → Altxorraren kutxa eta altxorrak., piraten begia estaltzekoa. Denon artean altxorrak gordetzeko kaxa bat sortu eta ondoren bakoitzak altxortzat dituen gauzen mezuak/marrazkiak/… sortu eta kutxan gorde (kaxa, goma, koloretako paperak, kartulinak…). Bitartean, denok elkarrekin altxorrak gordetzeko konfiantza sortu.
—-> Egun honetarako ondo legoke bakoitzak etxetik altxortzat duenaren argazki bat, edo familiarena, edo jostailu txiki bat edo ekartzea.
10:30-11:00: Atsedena
11:00-12:00: Yoga
12:00-12:30: Antzerkia : Piratak. Altxorra babestu, altxorra elkarbanatu.
12:30-12:45: Atsedena
12:45-13:30: Bazkaria
13:30-14:30: Ipuina eta antzerkia. Altxorraren bila. Galduta dagoen altxorra bilatzeko taldean bidea egin. Ipuina sortu eta antzeztu.
OSTIRALA: LANGAIA: SUKALDARIA
9:00-9:30: bakoitzari ongietorria egin, zer egin duen galdetu, nola sentitzen diren, zerbait aldatu nahi ote duten; gatazkarik balego, konpontzen saiatu, zer egin nahiko lukeen galdetu eta eguna aurkeztu
9:30-10:30 : Menua hautatu eta ardurak banatu, erosketak egin.
10:30-11:00: Atsedena
11:00-12:00: Sukaldatu eta sukaldatu
12:00-12:30: Egunaren balorazio kolektiboa, nola sentitu garen. Gatazkarik egon bada behar den lanketa egin…
12:30-12:45: Atsedena
12:45-13:30: Bazkaria.
13:30-14:30: Bideo ez sexista emanaldia
Ostiraletan, eguraldi ona lagun, txango desberdinak programatuko dira. Oiangura, Idiazabalea gazta egiten ikastera …
**Garrantzitsua, beti KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA bultzatzen saiatuko gara, ez da zigorrik egongo, haurren behar eta interesak asetzen saiatuko gara, beraz programa dinamikoa eta irekia izango da. Momenturo espazio preparatu bat egongo da tailerretan parte hartu nahi ez duen haurrarentzat; bertan joko desberdinak egongo dira, material didaktikoak, sormena bultzatzen dutenak, …
** Udaleku hauetan ‘gidari’:
Oiana Ortega Arin, aisialdiko hezitzailea, zeinu hizkuntzako bi ikastaro Tolosako Inmakulada Eskolan, lehen hezkuntzako gradua amaitzen eta Pedagogia Blancako formazioa jasotzen dabilena. Eta bereziki ama eta pertsona sentikorra.
Nahia Alkorta, txikitatik ipuin idazlea. Haurren antzerki irakaslea duela 5 urtetik eta urtero haurrentzako 8 obra inguru idatzi eta zuzendu dituena. Ama izan berria. Haurdunaldi osoa Aner txikiarentzako ipuinak idazten igaro du. Kimutx proiektuko ipuinen idazlea. Ipuinak berarentzako izugarrizko garrantzia dute, irudimena eta pertsonaren ahotsen bitartez sentimenduak azaldu eta bideratzen ditugulako eta gauzak ikasteko tresna ezin hobeak direlako.
** Bazkariak Garbiñe Etxaniz eta Zurine Galarzaren esku izango dira, biak makrobiotika eta sukaldaritza osasuntsuan adituak.
TTiKLik!TALDEA
https://www.ttiklik.com/elkargunea/
One Comment