SAGAIAK:
|
|
1. Kazuela batean jarri olo-malutak, ura, gatz pixkat eta olio txorrot bat. Pixkat nahastu eta horrelaxe utzi 30 minutuz. Olo-malutak hazi eta bigundu egingo dira urarekin. 2. Sutan jarri su ertainean, eta etengabe nahastuz (azpikaldean itsatsi egin daiteke!), 8 minutu inguru. Gizentzen joango da, eta olo-malutak desegiten joango dira. 3. Ondoren, sua minimora jeitsi eta beste 5 minutuz egosi nahastuz. Pure gizen baten itxura hartua izango du, olo-malutak desegin egingo direlako. 4. Tahinia eta tamaria gehitu, eta nahastu. Ondoren, oso ondo trituratu grumoak desegin eta saltsa fin bat izateko. |
|
ON EGIN! |
Iturria: http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com/2009/04/bexamel-beganoa-bechamel-vegana.html