Edoskitzea
Edoskitze Tailerrak Irriargiren eskutik
Hamabost egunetik behin biltzen gara Edoskitze tailerrak egiteko, hilabeteko 2. eta 4. astean, hain zuzen. Tailerrak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egiten ditugu eta sarrera doakoa da. ADI!!! Aste honetako edoskitze tailerra ostiralean izango da, ekainak 14, TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Ezagutu nahi bagaituzu, zalantza edo laguntza behar baduzu, zatoz IRRIARGIKo doako edoskitze tailerretara, zu bezalako beste ama batzuk topatuko dituzu, elkar lagundu eta beharrezkoa den informazioa partekatzeko prest. Kontsultak ondorengo bideetatik ere egin daitezke: edoskitzeaholkularitza@irriargi.com Mila esker, Irriargi Elkartea