Monika Perez Eskudero

 

Monika Eskudero

 

Ongi etorri Monika!

Lotura berri honetatik zerbait ederra aterako da, seguru!

ESKERRIK ASKO

TTiKLik! taldea.

 

Legazpiarra naiz eta hogeitasei urterekin Itziar Salegik Bergaran eman zuen Aromaterapiako hitzaldi batera joatea ausartu nintzen. Bai, ausartu!, zeren eta garai hartan ezin bainuen egin nik desio nuena. Zerbaiten bila nenbilen etengabe, baina ez nekien zer zen. Han entzundako esaldi batek nire bizi gogoa aldatu zuen. Bapatean nire burua bizirik sumatu nuen. Hauxe zen esaldia: “Haserretzen garenean gure buruarekin haserretzen gara“. Eta nire galderak hurrengoak: Baina nola? Ez gara besteek egiten dutenarengatik haserretzen? Hura izan zen nire abiapuntua.

Ondoren hamaika ikastaro egin ditut poliki-poliki nirea bidea eginez eta orain TTIKLIK-ek ematen didan aukera paregabe honi baiezkoa eman diot, kezkaz, beldurrez, baina baita ilusio ikaragarriarekin. Nire jardunak ELIKA11 izena du: ELI dietista naizelako KA karta astralak interpretatzen ditudalako eta 11, horiek direlako jarraitutako makina bat ikasbide. Eta ELIKA pertsona ororen biziarekiko gogoa elikatzea desio dudalako.

 

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button