OSAGAIAK: Azukiak
Kalabaza
|
|
NOLA PRESTATU: Azukiak 1. Azukiak, konbu algarekin irakiten jarri. Sua jaitsi eta su baxutan egosi. Presio eltzean: ordu 1 Ontzi normalean: ordu 1 eta 1/2 2. Ontzia ireki, gatza bota, nahastu, eta tapatu gabe, beste 10 minutuz egosi, nahi den loditasuna izan arte. Kalabaza 1. Tipula olio eta gatzarekin salteatu, gorritzen hasi arte. Kalabaza eta gatz pixka bat gehitu. Dena su txikitan egosi, kalabaza biguina egon arte; ur pixka bat bota behar badu, azpian itsatsi ez dadin. 2. Egositako azukiak gehitu, ur pixka bat bota eta dena nahastu. 5 minutu gehiago sutan eduki eta bukaeran soja saltsa bota. 3. Gainetik perexila era sesamo olioa bota. Udazken-neguko platera da. Giltzurrunak indartzeko ezin hobea eta odoleko azukrea normaltzeko oso ona, diabete edo hipogluzemiarentzat. Azukien azala gehiago biguntzeko aholkua Presioan egosi ur kopuru erdiarekin, 30 minutuz. Ontzia hoztu eta kontuz ireki. Falta den ur hotza gehitu: tenperatura aldaketa honek azala biguntzen lagunduko du. Presioan egosi, su eztitan, beste 30 minututan. |
|
Azukiak propietate garbigarri garrantzitsuak dauzka; giltzurrun eta gibelaren funtzionamendua estimulatzen dute. Azido foliko, fosforo eta kaltzioan aberatsa. Desintoxikazio kasuetan erabiltzen da.
ON EGIN! |
Iturria: http://www.elblogalternativo.com/2011/12/18/receta-de-guiso-de-azuki-con-calabaza/