BarazkiakErrezetak

Lekak almendra eta miso saltsaz

 

Osagaiak

4 personentzako

  • 800 gr leka
  • 3 kutxara miso zuria
  • 100 gr almendra xigortu xerratan
  • 2 tipula samur zurtoinarekin
  • 1 kutxarakada arroz edo sagar ozpina
  • 1 kutxarakada mostaza Dijon originala (pikantea) edo mostaza normala wasabi apur batekin
  • 3 kutxarakada ekilore olioa
  • 1 azukre kutxarila
  • Gatza

Nola prestatu

1. Tipula xamurren kanpoko azal berdea kendu eta xerra finetan moztu. Beste zatia gorde aurrerago beste zerbait egiteko.

2. Maneoa (aliño) prestatu: misoa zatitutako tipularen erdia, mostaza, ozpina, olioa, azukrea eta gatzarekin nahastu.

3. Lekak luzetaka fin-fin moztu, aldamenetako aritxoak kenduz. Baporean egin, ‘al dente’ izan arte (3 minutu nahikoa izaten da, baino tarteka probatu)

4. Leka epelak maneoarekin zerbitzatu. Gainetik xerratutako almendrak eta beste tipula erdia bota.

ON EGIN!

 

http://blogs.elpais.com/el-comidista/2012/01/jud%C3%ADas-verdes-con-almendras-y-salsa-de-miso.html

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button