TTIKLIK! PROIEKTUA

 

 

  [dc]N[/dc]oiz? Guraso bihurtu ginen unean hasi ze gure TTiKLiK! proiektua

TTIKLIK = TTIKI + KLIK!

Inoiz, sekula ez genuke asmatuko edo inori ez genioke xinistuko, gure lehenengo sorgintxoa etxean izateak zenbat aldatu zigun bizitza… Ta zer esanik ez bigarrengo sorgintxoa, Marikalanbre, etorri zenean…

Gure munduak erabateko aldaketa izan du; azken urte hauetan denetik ikasi beharra izan dugu, amatasuna, aitatasuna, psikologia, medikuntza, elikadura,… Familia eta lana uztartzeko dauden zailtasunak, ttikien kasketak, zigorrak,…burura datozkigun gai eta burutazio guztien isla izan nahi du gure proiektu honek.

Mundu ttiki hontan, gure ikuspuntua erakutsi nahi dizuegu; 0-12 urteko umeen gurasoei zuzendutako esparru bat izan nahi du. Bertan interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak jorratzen joango gara eta noski, edozein aportazio, iritzi, kexa, hobekuntza, proposamen… ongi etorriak izango dira 

Beraz, ongi etorri gure proiektu berri honetara. Ea denontzako baliagarri den zerbait egitea lortzen dugun eta badakizue…

Gaizki esanak barkatu….

 

 Leihotik begiratzea gustatzen zait. Leihotik begiratzeko gogoa dudanean , pintzela hartu eta leihoa margotzen dut airean. Leihoa zabalik margotzen dut. Ikusten ditut egunsentiak, uhinak, ostadarrak eta basamortuko txalupak…

Ez dira kanikak baino handiagoak begiak, eta zenbat gauza erakusteko gauza diren! Leihoak egiten badizkiozu, inork ere ezin izango ditu halako leihoan paratzen  den jendearen begiak kaiolatu.

 TTiki-klik: gure etxeko txikien mundurako leiho irekia

 

(tarteka garbitzea komeni da beste ipuin hartakoari gertatu zitzaiona ez gertatzeko. kar,kar)

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button