Alaitz Garmendia
Alaitz Garmendia naiz, Psikologian lizentziatua eta Banaketa-Dibortzio prozesuetan espezializatua. Familia-Bikote Terapian formakuntza jaso dut.
Harreman edota komunikazio arazoak dituzten bikote zein familiekin lan egiten dut (adb. harmonia falta, komunikazio falta, elkar ulertzeko zailtasunak, belaunaldiarteko gatazka, arazoak konpontzeko zailtasunak, seme-alaben heziketarekiko zailtasunak). Zailtasun psikologikoak, sozialak edota harremantzeko zailtasunak aukezten dituzten helduekin ere lan egiten dut. Kontsultak banakoak, bikotekoak, edo familiarrak izan daitezke. Horrez gain, banaketa-dibortzio prozesuan aurkitzen diren gurasoei zuzenduriko aholkularitza eskaintzen dut.
TTIKLIK ELKARGUNEAn nirekin kontsulta pasatzeko aukera duzu. Astearteetan ordu beteko iraupeneko kontsultak izango lirateke, aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa delarik (info@ttiklik.com / 646.502.298). Banakako kontsultak 50€ eta kontsulta bikote-familiarrak 80€-koak izango lirateke. Tolosan ere kontsulta pribatua dut (Augere Psicoterapia) eta ikastetxeetan irakasleei zein gurasoei zuzendutako hiltzaldiak ematen ditut.
Alaitz Garmendia
ARTIKULUAK: