BIOBERATASUN TAILERRAK
Tailerron helburua: helduon kasuan, batetik, txikitatik emana izan zaigun eta lozorroan dirauen beratasuna berreskuratzea eta berpiztea izango da, eta bestetik, erne arituz, haurren beratasunaren zein dohainen, talentuen begirale izateko argibideak ematea. Horrela, Bioberatasuna zer den jakinez, sentimendu horixe berernatuz eta lanabes egokiak iradokiz, gure bizitza beragoa, samurragoa egiteko.
Irakurtzeko interesgarriak:
«SAMURTASUNA GURE BARRUAN DAGOEN HAZIA DA, BAINA ESTALITA»
Beratasuna pizteko jarduerek hauxe lantzen dute:
- Isiltasunaren, geldotasunaren esperientzia bizitzen ikasi
- Bizitzako egoeren inguruko onarpena kudeatzen ikasi
- Emozioak nola kudeatzen ikasi
- Norberaren dohain eta talentuak nola deskubritzen ikasi
- Estresaren eta presaren aurrean, konszientziaren balioaz ohartzeko klabeak irakatsi
- Beratasuna adierazteko teknikak erakusten ikasi
- Barruaren behaketa egiteko klabeak ikasi
- Gure emozio, pentsamendu eta sentsazioen jardunaren kudeaketa egokia egin ahal izateko, denbora kronologikoa eta psikologikoa bereizteko klabeak eman
- Pentsamendu ezkorren aurrean, eskertzaren zein naturaltasunaren inguruko pistak eman.
- Txutxumutxuen eta bestelako zurrumurruen aurrean, norberaren barruko konfiantza lantzeko adibideak eman.
Presaren zurrunbiloan galduta gaude, estresak, tentsioak inguratzen gaitu askotan. Joanaren joanean, denborak agintzen du une bakoitzeko gure jarduna, lan itzela daukagu berau gozatzen, erritmo bizkorra baretzen. Zorionez, badugu nora jo, irtenbidea ez dago horren urrun, ezaguna zaigu: gure barrua da.
Oso maite duzu zure barrua, ezagun duzu aspalditik, txikitan izana eman zitzaizunetik, altxor zoragarri bat helerazi zitzaizun: BERATASUNA edo SAMURTASUNA, neuk huraxe azter dezagun gonbidatu nahi zaitut. Jakizu, BERATASUNez, IZAN zarenean, zure DOHAINA lantzen duzunean, guztia desberdin dela, ZU benetan zaren hori azaleratzen hasten zarela, benetan eder zarena loratuz.
Elkarrekin hasiko dugun bidean, bidaide nahi zaitut, teknikak ikasiko ditugu beratasuna identifikatzeko eta berreskuratzeko-emozioak lantzeko, arnasa baretzeko, isiltasuna eta geldotasuna bizitzeko, samurtasun hori egoki adierazteko, dohain eta talentuak hautemateko, tekniketan erreparatzeko-. Bide zoragarri bat dugu aurrez aurre, amets eder horren taupadak bionak dira, biltzen ari garen taldearenak. Ezagutu nahi zaitut, zurekin esperientzia hau partekatu nahi dut, ZATOZ! .
Andoni Salamero Alberdi
Datak: Azaroak 26 Abenduak 30 Urtarrilak 28 Otsailak 25 Martxoak 17 Apirilak 28 Maiatzak 25 Ekainak 30 Ordutegia: 18:00-20:00 Tarifa: Tailer soltea: 36€ Kurtso osoa: 250€