BarazkiakErrezetakZerealak

Arroz integralez betetako hanburgesak barazki goxoz lagunduak, etxeko tomatearen gainean

 

  • pertsonak: 4
  • zailtasuna: erdia
  • kcal: 335


OSAGAIAK

  • Arroz integrala (200 gr)
  • 2 tipula
  • 2 baratxuri-ale
  • 2 azenario
  • 2 piper berde
  • 2 pikillo-piper
  • Barrengorriak (200 gr)
  • Tomate heldua (500 gr)
  • Martorri apur bat
  • Albaka aldaxka bat
  • Askotariko uraza
  • Litro bat barazki edo hegazti-salda
  • Gatza, piperbeltza
  • Oliba olioa


ELABORAZIOA

  1. Osoko arroza egosten utzi barazki- edo hegazti-saldaz. Salda hori egiteko hainbat barazki eta hegazti-hezur erabiliko ditugu eta 30-45 minutu utziko dugu egosten.

  2. Osoko arroza 40 minutuz utziko dugu egosten.

  3. Egosi ostean, uretan hoztuko dugu eta ongi bihurkatuko dugu. Arroz hotza gordeko dugu eta baita egosi ostean geratu den salda ere.

  4. Bestalde baratxuri-ale bat eta tipula bat xehakatuko ditugu brunoise eran. Sueztitzen jarri eta gatz pittin bat botako dugu. Aurrez garbitutako barrengorriak gaineratuko ditugu xerratan moztu ondoren. Barrengorriak sueztitzen utziko ditugu lehor samarrak geratzen diren arte. Txikitu eta geratzen den pasta gorde egingo dugu.

  5. Gainerako barazkiak brunoise eran xehakatuko ditugu. Baita martorria eta pikilloak ere. Barazki horiek hautazkoak dira, nahi diren barazkiak erabil daitezke. Ongi xehakatu baditugu gordinik utziko ditugu. Nahi badugu zati handiagoak utz ditzakegu; pixka bat sueztitzen utziko ditugu.

    Egositako osoko arrozarekin nahastu brunoise eran moztutako barazkiak eta barrengorrien pasta. Behar den adina gatz erantsiko dugu. Masa solte samar geratzen bada, arrautza bat eta ogi-mami pixka bat gaineratuko dugu sendotu dadin.

    Hanburgesa forma eman eta plantxan egingo dugu< horretarako oso olio gutxi erabiliko dugu, forma zainduz eta ez daitezela apurtu. Kolore polita hartzen dutenean gorde egingo ditugu.

  6. Goxagarri gisa etxeko tomatea egingo dugu. Tipula bat xehakatu eta sueztitzen utziko dugu. Zuritutako tomatea dadotan moztu eta tipularekin nahastuko dugu. Berehala gatza bota eta pixka batean utziko dugu. Xehakatutako albaka erantsi eta gorde egingo dugu.

    Jaterako hanburgesak mikrouhinean edo labean berotuko dugu. Tomate beroz bustitako plater baten gainean jarriko ditugu. Alde batean apailatutako uraza-buketa jar dezakegu.

Iturria: http://www.ordiziakoazoka.com/

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button