AzkenburukoakErrezetakZerealak
Olo gailetak
OSAGAIAK:
- Baso bat olo maluta (finak)
- Baso bar gari-hirin integral edo erdi-integral
- Kafe-koilarakada bat laranja birrindua (edo limoia)
- Baso laurden mahaspasa
- Kafe-koilarakada erdi kanela
- Baso erdi ur
- Baso erdi arto-olio
- Baso erdi sagar-zuku
- Hurrak, melaza
NOLA PRESTATU:
- Hirina, malutak eta kanela ondo nahastu.
- Gero, hurrak -txikituta-, laranja birrindua, mahaspasak eta melaza erantsi.
- Ondoren oloa gehitu, eta azkenik, sagar zukua.
- Osagai guztiak ongi nahasi, ore bat egin arte.
- Gero, orea puskatan banatu, eta puskekin bolak egin, eta bolak eskuekin zapaldu, gaileta forma emanez.
- Bukaeran, laberako azpil bat olioztatu, gailetak bertan jarri, eta 15 minutuz egin labean, 175ºC-tan
ON EGIN!