ElikaduraGehigarriak

Ontzi baten etiketa irakurtzean funtsezko zein aspekturi erreparatu behar diot bereziki?

 

Ontzietako etiketetan agertzen diren mezu asko eta asko nahasgarriak dira. Esate baterako, “diabetikoentzat onargarria” edo “azukre erantsirik gabea”: hauek ez dute adierazten nahitaez produktu horrek azukrerik ez daukala eta, beraz, kaloria gutxiago dituela. Horregatik komeni da egoki edo baliagarri dugun informazioari arreta zuzentzea, interesgarri ditugun produktuak aukera ditzagun. Hona hemen hiru klabe:

  • Osagaien zerrenda. Pisuaren arabera agertzen dira osagai guztiak (gehigarriak barne), ugarienetik hasita. Marka desberdinetako produktu berdinen arteko konparaketak egiteko biziki baliagarria.
  • E letra. Europar Batasunak onarturiko gehigarriak. Gehigarriaren (letra eta zenbakia) aurretik, beteko duen funtzioa agertu behar da: kontserbatzaile, koloratzaile edo edulkoratzailea. Adibidez, “zapore indartzailea: E-621”.
  • CDR laburdura (espainieraz). “Eguneko kopuru aholkatua” adierazten du eta, eskuarki, elikagai horretan ugari diren bitamina eta mineralen ondoan dator laburdura. Adibidez, Kaltzioa = 155 mg (%19 CDR); horrek esan nahi du produktu horretako 100 gramok 155 mg kaltzio daukatela eta eduki edo kopuru hori egunean hartzea aholkatzen den kaltzio guztiaren %19 dela.

Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20080401/alimentacion/72488.php

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button