Barazkien propietateakElikadura
Barazkiak prestatu eta egosteko aholkuak
- Posible den guztietan, berdurak azala kendu gabe eta labean prestatu (piparrak, berenjenak, kalabazinak,…).
- Moztu behar direnean, ahal den zati handienak egin, urarekin kontaktuan dagoen azalera txikiena izan dadin.
- Ez utzi uretan denbora luzez, batez ere moztuta badaude.
- Erabiliko dugun ura minimoa izango da; tenperatura altuan, itxita eta ahal den denbora motzenean prestatu.
- Ahal bada lurrunetan prestatu; honela dauzkan balio nutrizionalak, bere egitura, usaina eta zaporea hoberen mantenduko dira.
- Egozteko ertabili den ura, zopak, pureak, etab. egiteko erabili, bertan dauzkan sustantzia disolbagarriak aprobetxatzeko.
- Behin eta berriz berotzea ekidin.
- Prestatzen ari garen platerak onartzen duen guztietan, limoi edo ozpin tanta batzuk gehitu, azidoak normalean bitaminak babesten ditu eta.