Esnekien alternatiba onak dira. Landare-esneak ditugu, soja edo beste zenbait produktu dituztenak. Gero eta jarraitzaile gehiago dituzte, baina ba al dakizu zien diren eta zer-nolako ezaugarriak dituzten?
Produktuen zaporearen inguruan eztabaida zabala dago elikadura munduan; gaur egungo esnearen zaporea, ez da berak jatorrian zeukana. Hura kontserbatzeko beharrezko diren tratamendu ugariren ondorioz, errealitatetik gero eta urrunago baitago.
Motak eta onurak
Landare-esneak –izen egokiena landare-edariak bada ere– lekaleetatik, sojatik adibidez, eta zerealetatik (ohikoenak arrozarenak edo oloarenak izaki), nahiz fruitu lehorretatik, eratorriak izan ohi dira. Horietako bakoitzak onura jakin batzuk eskainiko ditu: bitamina-, proteina- eta mineral-ekarpenagatik eta kolesterolik ez dutelako nabarmentzen dira.
Zenbait kasutan, animalia-jatorriko esneekiko jasanezintasun-arazoren bat egon daiteke; honek digestio-konplikazioren bat ekar dezake edota, beherakoak edo idorreriak eragin ditzake. Kasu horietan, landare-esneak laktosa dutenak baino digestiboagoak izan ohi dira. Arrozarena adibidez, karbohidrato-eduki handiarekin.
Txikienentzako, fruitu lehorrekin egindakoak kontsumitzea gomendagarria da , energia-ahalmen handia baitute; Almendrekin egindakoak hazteko garaian oso onuragarriak dira, kaltzioa eta fosforoa baitute. Beste landare-edari bat koko-esnea da, arestian aipatutako nutriente berdinekin eta zuntz-eduki nabarmenarekin, likidoak erretenitzen dituztenentzako gomendatzen da, ahalmen diuretiko handia duelako.
Baina, agian, eremu honetan ezagunena sojazko edaria da. Bere jarraitzaile eta aurkakoekin, bai gustu-kontuagatik bai arrazoi dietetikoengatik; fitoesteroletan eta isoflabonetan aberatsa da eta onura antioxidatzaileak eskaintzen ditu.
Etxean nola egin
Erraz egin daitezke; aurreko egunean haziak, fruitu lehorrak… uretan beratzen jarri (10 edo 24 ordutan), bigundu daitezen eta hurrengo egunean urarekin batera xehatu. Ondoren, gasa batekin iragazten da eta, jada, edateko prest egongo da.
Merkatuan badaude edari hauek minutu gutxiren buruan prestatzeko aukera eskaintzen duten tresnak. Abantaila: horrelako esneak prestatzeko osagai nagusia eta ura aski direla da.
Beraz landare-esneak edo -edariak aukera ona dira. Hala ere osasun-arazoengatik ez bada, ez dira behi-esnearen ordezkotzak hartu behar. Behi esneak hainbat etapatan, hazkuntzan esaterako, onura handiak eskaintzen bait ditu.
Ikus ditzagun ‘landare-esne’ mota desberdinak:
|
Arrozarekin egindakoa: aranzgarri (depuratiboa) eta zeliakoek hartzeko modukoa. |
|
Txufa ‘esnea’: Elikagarria eta zaporetsua. Hipertentsioa hobetzen du, beherakoak ere, eta kolesterolik gabeko dietetarako egokia da. | ||
Sojarena: Proteinak eta B taldeko bitaminak dauzka. Triglizerido eta kolesterol mailak jaisten ditu. Bularreko minbizirako eragin babeslea. | ||
Olo ‘esnea’: Esne ‘osoena’ da. Garuneko aktibitatea hobetzen du, azalerako onuragarria da eta azazkaletako ahultasuna hobetzen du. | ||
Urrekin egindakoa: Osasunarentzako onuragarria, arterietako lesioak eta odol bilduak sahiesteko balio du. Triglizerido eta kolesterol mailak jaisten ditu. Soja edariarekin batera, kaloria gehien dituena da. | ||
Almendra ‘esnea’: Kolesterola kontrolatu eta osteoporosia ekiditeko ona. Zeliakoek hartu dezakete. |