HazieraHezkuntza

Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute

 

Gaurko artikulu hau argitaratu aurretik, gure eskerrik beroena Nerea Mendizabal-i, gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko erakutsi digun interesagatik.


 

1) NIRE HAURRAK JOTZEN DU

Ez zaigu erraza egiten amorrua besteari erasotzen ateratzen duela ikusten dugunean.

Batetik haurren espresio emozionala entzun beharrean isilarazteko joera daukagu. Eta bestetik, haurrari erakutsi nahi diogu errespetuzko baloreetan erlazionatzen.

Egoera hauetan zer egin ikusi aurretik, haurra erreprimitzera zerk bultzen gaituen ikusiko dugu.

 

NOLA IKUSTEN DUGU ERASOA EGIN DUENA? NOLA BEGIRATZEN DIOGU JOTZEN DUEN HAURRARI?

Orokorrean, jotzen duenaren aurrean gaudenean “gaiztoa zara”, “bortitza zara” , “ez zenuke hori egin BEHAR”, “beste modu batera adierazi BEHARKO zenuke”… pentsamenduak eduki ditzazkegu gure buruan. Eta ondorioz, uste eta pentsamendu hauek honelako jarrera hartzera eraman gaitzakete: “Ez da jotzen”, “Nik ere zuri hortzaka egingo dizut ikusteko…”, “Jotzen badezu etxea goaz, ez dezu lagunik izango…”

Imajinatu bikoteak esaten digula: “Haurrei ez egin garraxi”, “horrela hitzegiten badiozu…”, “pazientzia gehiago eduki BEHARKO zenuke”…

  • Nola sentitzen naiz? Laguntzen al dit hurrengoan desesperatuta aurkitzen naizen momenturako? Zer behar dut? Beharbada ulermena, onarpena, apoioa, balorazioa…

Zein da ondorioa? Haurrak exijentzi hau bete dezake horrela? Automatikoki irteten zaizkigun erantzunekin (Ez da jotzen, jotzen badezu…), haurraren lekuan jartzen bagara: Zer gertatzen zait hau entzuten dudanean? Nora eramaten nau? Mezu honek laguntzen al dit beste modu batera erantzuten? Jotzeko gogoa kentzen al dit? Erakusten ari al zaizkit beste zerbait eraginkorragoa egiten?

Orokorrean, haurrak gehiago jo edo horzka egiteko bidea hartu dezake edo jotzeari utziko dio helduaren maitasun eta onarpena ez galtzearren. Eta noski, gurasoa edo hezitzailea ez dagoenean horzka edo joka jarraitu dezake.

Exijentzi, mehatxu eta zigorretatik haurraren jokaera aldatu nahi izateak, askotan arazoa areagotzera eramaten dio. Zergatik? Gertatzen zaionaren ULERMENIK ez duelako eta jokaera hori eragiten dion ARRAZOIA kontutan hartu gabe dagoelako, konpondu gabe. Eta modu hauek eragiten duten amorrazio, inpotentzi eta desorosotasunak ezin du jarrera atseginagoetara eraman.

Eta honela, berriro haurraren jokaera desatseginak gure hasierako usteak eta pentsamenduak (¨gaiztoa da, ez luke hori egin BEHAR…), elikatzen ditu, suari oraindik eta egur gehiago boteaz.

 

ETA ORDUAN ZER?

Momentuz esan nahi duena edo gertatzen zaiona beste modu batera adierazteko beste biderik aurkitzen ez duela ikusi eta onartu behar dugu . Eta gure autoari zerbait falta zaionean, argi gorria pizten zaiola jakitea pozgarria zaigun bezala, ospatu dezagun haur honek ere “ondo funtzionatzen duela”, zerbait falta zaionean seiñaleak ematen dizkigula: “ZE ONDO BIZIRIK DAGOELA ETA FUNTZIONATZEN DUELA!”

Pausu bat gehiago ematera ausartzen bagara, haur honen alderdi baikorra errekonozitu eta zaindu dezakegu. Baieztatzeko, adierazteko eta babesteko daukan energia ederra da eta bizitzarako baliogarria izango zaiona. Bere barruko indarra eta boterearekin kontaktuan dago eta hau egiteko gai ez diren haurrak, arazoa izaten amaitu dezakete.

ONDO DA, BAINA NOLA UTZIKO DIO JOTZEARI?

Nola ikasiko du? Nola ikasten du “trizikloa” esaten?

Psikologia ebolutiboa: Haurra ez da jakinda jaiotzen. Hortzakak egin eta jotzen duen etapak egon daitezke bere komunikatzeko modu bezala (ahal duen bezala eta modu primitiboenean).

JOTZEN DUENARI ULERMENA: Zein Energiatik nahi dut haurrak jotzen uztea?: “haurrak aldatu beharra dauka”-la pentsatzen dut edo “konexioa eta ulermena emango diot zer geratzen zaion ikusteko eta behar duen laguntza eskeintzeko”.

Jokaera eta emozio guztiak behar batzuk asetzeko egiten ditugu. Egia da batzuetan bilatzen degun modua ez dela gustatuko litzaigukeena izaten, baina momentuz ezin izaten dugu besterik egin (nik ere nahiago nuke garraxi ez egin eta lasaitasunez erantzun eta pasa eta gero okurritzen zaizkit ez dakit zer esan banu eta egin banu… baina momentuan hori da egin ahal izan dudana). Beraz, haurrak ere bere inpotentzi, amorru, desesperazioa jotzen, horzka egiten, garrasi egiten, gauzak botatzen… atera dezake eta gainera guk baino zensura gutxiagorekin.

HAURREN EMOZIOAK ERRESPETATZEA bere pertsonarekiko errespetua mantentzeko modua da. Honek ez du esan nahi, berak nahi duen guztia egiten utzi behar zaionik; sentitzeko eskubidea du, baina guraso eta irakasleen eginbeharra da bere jokaerak bideratzen laguntzea. Beraz, emozioak adierazten uztea, betiere, berarentzat zein besteentzak seguruak diren mugen barruan, lagungarri izan daiteke. Aukeratzen duen modua ez bada eramangarria, ezezkoa adierazi baina ez emozioari baizik jokaerari eta jokaera berdina beste modu eramangarriago batean egiteko proposamena luzatu dezake “lagunari minik ez baina sofan, kojinean jo dezakezu… haserre hori entzun dezakegu, asko duzu esateko”. Mugimenduen bidezko deskarga hain beharrezkoa ez den neurrian, errazagoa izango da hitzez bideratzen laguntzea.

ASASKATU BAI, BAINA ZER GERTATZEN DA JOKAERA EDO EMOZIO HORI ERAGIN DIONAREKIN?

“Ez da jotzen!!” esan eta hor geratzen geranean, eragin dionari irtenbiderik eman gabe eta emozioa kazuelan sartuta uzten degu. Eta emozioei bere lekua eskeini eta entzuteak ez du konpontzen. Kontua ez da jarrera saihestea edo sintoma erreprimitzea, arrazoia bilatzea baizik.

Zergatik jo nahi du? Jokaera honekin zerbait esan nahi digu eta beharren bat asetu nahian dabil: ziurtasuna behar du egoera horretan?, babesa edo atentzioa eskatzen ari da?, berarentzat inportantea den zerbait kontutan hartu nahi du?… Ziur nagoena da ulermena behar duela, nahiz eta gure begietatik ez iruditu ezer gertatzen zaionik, berari gainartzen dion egoera batean besteari eraso egitea baino ez diola beste ezer irtetzen.

NOLA EMAN EDO LAGUNDU DIEZAIOKET BEHAR DUENA BESTE MODU BATERA LORTZEN?

Haurraren egoera eta nire baldintzen araberan imajinatzen dudan behar hauek asetzeko moduak diseñatu ditzazkegu. ADIERAZPENA /DESKARGA behar badu, nola bideratu bitartekari edo espazio desberdinekin gatazkako momentu hoietatik kanpo ere. Eta gatazkako momentuetan, beti ere proposatzen direnak mugak garbi batzuekin: minik egin gabe eta babestu nahi diren gauzak apurtu gabe.

ZIURTASUNA /BABESA/ ATENTZIOA behar duela somatzen badut, gure presentzia gertukoa izateko nik jarri dezakedana aztertzea eta eskeintzea.

ULERMENA: EMPATIA. Bere egoera eta jokaera ulertzen saiatu. Ulermena ematea ez da ados egotea eta niretzat jasanezina den jokaera egiten jarraitzeko onarpena ematea.

ERRESPETUA / KONTUTAN HARTZEA: haurrari lagundu berarekin exploratzen eta ausnartzen, beretzat inportantea den hori nola eskatu besteari , nola lortu dezaken beste modu batera.

 

2)NIRE HAURRA JOTZEN DUTE

ZERGATIK AUKERATZEN DUTE NIRE HAURRA?

Ohikoa izaten da, “beti nire haurra jotzen dute” entzutea. Defendatzen ez dakienak, haur batzuk sumintzen dituzte eta ondorioz, honengana dihoaz. Ahulena edo sentikorrena aukeratzen dute. Taldearentzat ez da ongietorria eta modu mingarrian bada ere haurra eboluzionatzeko aukera jartzen die, hitz hauek gabe baina azpi mezuan: “babestu zaite, adierazi zaite!” egon daiteke. Eta egia da jotzeko beharra duenarentzat, bere frustrazioa adierazteko modu errezena duela ezaugarri hauetako pertsonekin.

ZER GERTATZEN ZAIO JOTZEN DIONARI?

Beharbada amorrua sentitu dezake babesa eta onarpena eduki nahiko lukeelako, edo inpotente sentitzen da defendatzea eta adieraztea nahiko lukeelako. Beldurra ere sentitu dezake segurtasuna behar duelako, minik hartu gabeko ingurune batean egon nahi duelako edo minduta ere sentitu daiteke bere beharra konsiderazioa eta errespetua direlako.

NOLA EMAN EDO LAGUNDU DIEZAIOKET BEHAR DUENA BESTE MODU BATERA LORTZEN?

“Ez da jotzen baino jotzen badizue, zuk handiago eman”… modu honetako esaldiak laguntzen al dit burrukatzeko ausardiarik eta konfidantzarik ez dudanean? Nola sentitzen naiz norbaitek zer egin behar dudan esan eta esaten didan hori egiteko gaitasunik ez dudanean?

ADIERAZTEKO ETA BABESTEKO GAITASUNA AKTIBATU

“Zuk baieztatu eta adierazi nahi dezu hori ez zaizula gustatu eta aldi berean babestu nahi dezu, ezta? Zuretzako erosoa eta posiblea den modua aukeratu dezakezu eta nahi badezu elkarrekin ikusi dezakegu”. Batzuk erasoari modu berdinean erantzutea irtengo zaie, beste batzuei laguntza eskatzea, besteei ihes egitea… bakoitzaren adierazteko eta babesteko modua aurkitzen da garrantzitsua. Azpiko Mezua: “neri asko gustatzen zait zuk hori egitea; adierazi zaite, baieztatu zaite, babestu zaite, defendatu zaite, zu bizirik egotea nahi det!”.

Jotzen uzten den haurrak orokorrean hau estalita dauka: bestea indartsuago ikusten duelako edo jotzen badu beldur delako helduaren onarpena ez izateko. Eta beraz ez dauka alternatibarik, salduta dago.

Bere barruko baliabideetan, adierazpenetan duen indarra aurkitzen lagundu, adieraztea eta babestea baimenduz, egoera hauei aurre egiteko aukeratzen duen moduak bere ziurtasun afektiboa eta balorazio eta onarpena kuestionatu gabe.

Hortarako, berarekin behatu zer egin dezakeen egoera horietan, zein egoeratan bere indarra adierazten eta azaltzen duen ikusi, bere adierazteko eta babesteko aukeretan zerk lagunduko dion ausnartu.

3) ZE GERTATZEN ZAIGU HELDUOI

Helduok ere haurren inguruan suertatzen diren erasoetan amorrua, kezka, impotentzia eta desesperazioa sentitu dezakegu. Azken finean, pertsonen arteko harremanetan konsiderazioa beharrezkoa ikusten degu eta konfiantza izan nahi degu guraso bezala ditugun eskuartzeak gure haurren etorkizunerako lagungarriak izango direla. Aldi berean, egoera askotan baliabide edo laguntza gehiago edukitzea gustatuko litzaiguke egoera hauek modurik paketsu eta lasaigarrienean bideratu ahal izateko. Eta hau gutxi bada sarritan, askok gure egoera pertsonalean ditugun momentu delikatuenetan ere ez badegu guk nahiko genukeen modura erantzuten, errudun sentsazioak laguntzen gaitu. Ia ezer!!!

 

ZER GEHIAGO EGIN DEZAKET NIRE BEHAR HAUEK BESTE MODU BATERA ASETZEKO?

Edozein guraso/hezitzaile prest legoke errieta ez egitera, ez zigortzera edo ez mehatxatzera, bere haurrak arduratsuak izatea ziurtatzeko mingarriak diren neurri hauetaz gain beste aukerarik izango balu.

Nola egin haurrak duen onena kanporatu dezan, bai jotzen badu edo jotzen badute?

Eta “ez da jotzen, eskatu barkamena, espabilatu eta zuk ere jo…” baino haruntzago joan?

Arazoa suertatzen denean errezeta eta pilula majikoak nahi ditugu eta ez det uste gertaera konkretuak diren momentutarako bakarrik utzi behar direnik. Urte guztiko programazioaren barne joan gaitezke

Nola landu? Irudiekin, Ipuinekin, antzerkiekin… bitartekarien bidez indarkeriarik gabe adierazten diren momentuak behatuz. Ausnarketa bide honetatik joan daiteke: Ze behar ari da asetu nahian egin duen jokaera horrekin? Nola lagundu diezaioket edo nola egin zezakeen ipuineko pertsonai horrek behar hori aktibatzeko edo beste modu batera lortu al izateko?

DENONTZAT IKASGAIRIK GARRANTZITSUENA

Ohartzen al naiz guraso eta hezitzaile bezala, gure adinarekin, nola jo eta horzka egiten dudan egunerokotasunean beste modu batera? Edo zein modutara neu ere ez naizen babesten? Nola geratzen naizen besteari “pesteak” botatzen, adierazi eta baieztatu gabe?

Gu besteekin modu errespetugarrian babestu eta adierazten garen momentuan, denborarekin beraientzat eredu izango gara.

 

Nerea Mendizabal

Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea eta haur masaje hezitzailea.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button