HezkuntzaLoaOsasuna

Loaren nahasteak


– 0-3 hilabetetara: egunean 16-17 ordu egiten ditu lo.
– 3-6 hilabetetara: egunean 14 ordu egiten ditu lo.
– 6-9 hilabetetara: egunean 13-15 orduren artean.
– 9-12 hilabetetara: egunean 14 ordu.
– 1-3 urtetara: egunean 12-13 ordu.
– Eskolaurre garaian: egunean 11-12 ordu.
– 6-10 urtetara: egunean 10-11 ordu.
– 12 urterekin: egunean 9 ordu.
– 16 urterekin: egunean 8 ordu.


Loaldiaren ordu hauek ez dira jarraian izaten, esnatze eta lokuluxka orduetan banatzen dira, haur-hezkuntzatik aurrera izan ezik.

 

Garai bakoitzeko loaren alterazio arruntenak honako hauek dira:

Bizitzako lehenengo urtea: Gau guztia segidan lo egiteko gaitasun eza.
1-3 urtetara: Ez dute beraien gurasoengandik banandu nahi, egunean sortzen diren beldurren ametsgaiztoak dituzte, gau-erdian esnatzen dira.
Eskolaurrekoak: Oheratzeko erresistentzia, irudimenezko zakiekin ametsgaiztoak, (eskolako estresagatik antsietatea, ohea bustitzearen, heriotzaren beldurra, etab.).
6-10 urtetara: Antsietate edo beldurrengatik insomnioa edo/eta gauetan esnatzea. Egiazko egoerekin ametsgaiztoak, gaueko beldurrak.

Loaren nahaste maizkoenak:

Ohitura txaharren ondorioz insomnioa: Gauetan esnatzen dira eta berriro lotaratzeko beraien gurasoen agerpena behar dute.
Sonambulismoa: Umea ohetik lo altxatzen da eta ohiko jarduerak egiten ditu. 4 eta 8 urte artean agertzen da eta nerabean desagertu.
Bruxismoa: Umeak, lo dagoen bitartean, aginak kirrinkatzen ditu.
Somnilokioa: Lo dagoen bitartean hitzegitea.
Gaueko beldurrak: Negar egin, garrasi egin, izerditu, ohean eserita gelditzen da esna balego bezala, baina lo dago. Hurrengo egunean ez dauka zertan gogoratu behar.
Ametsgaiztoak: Verdura sortzen duten ametsak eta umea esnatu ahal dute. Gogoratu egiten dira.
Apnea obstruktiboaren sindromea: Loaldian gertatzen diren arnastearen etenaldi luzeak dira, ahoa irekia duela arnastea, zurrungak, etc.
Loaren krisia: Umea bat-batean lo gelditzen da.

http://www.psikologoa.com/eu/trastornos-sueno-ninos.html

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button