Maitasunezko bi iturritxo bularra edo petxuak, ama nereak eman zizkidan bere maitasun itxuak, neregatikan zer egin zuen nere amatxo gaixuak: maitetasuna urtuta eman halako trago goxuak.
Bularra eman eta ondoren han hasi ohi zan kantuan, nere burua erdi lotan nik han jartzen nuen orduan. Nere amatxo maitagarria egongo zera zeruan, haundia hazi ez banaiz ere ahalegin egin zenduan