Osasuna
Haur-anemia
Normalean anemiak ez ditu sintoma ikusgarriak ematen, horregatik, gurasook adiegon behar dugu eta honako zerbait sumatuz gero anemia egon daitekeela ohartu:
- nekea eta logura gehiegi,
- kontzentrazio arazoak,
- azal eta mukosetako zurbiltasuna,
- eskolan errendimendu baxua.
Ezaugarri patologiko gogorrek ondoko hauek sor ditzakete:
- arazo kardiobaskular eta neurologikoak,
- portaeran aldaketak.
Anemia ekiditeko modurik hoberena, elikadura ohiturak aldatzea da: dietan, burdinan aberatsak diren elikagaiak sartu, barazki eta C bitamina asko duten beste elikagaiekin batera. Aholkuak: • 6 hilabete baino gutxiagoko haurrentzako, amarengandiko edoskitze esklusiboa eta minimo edoskitzea hau 2 urtera arte mantendu, 6 hilabetetik aurrera beste motatako elikadura sartzen hasita. • 3 urtetik gorakoentzako:
- Elikagai desberdinak jan, nutrizio balio desberdinekoak; barazkiak eta animalia jatorriko elikagaiak (3 aldiz astean).
- Kaltzioan aberatsak diren elikagaiak, barazkiak eta frutak egunero.
- Fruta naturalen zukuak edo ur minerala edan.
- Janari “txatarrak” ematea ekidin: industri opilak, azukredun produktuak…
- Gaseosa eta gozokiak ez jan/edan.
Iturria: www.elikabio.com