D bitamina ematea beharrezkoa da?
Amaren esneak D bitamina gutxi duela EGIA DA, baina hau bularreko haur batentzako nahikoa da. Haurra eguzkitan jarri ezin den kasuetan bakarrik (arrazoi arraroren batengatik) edo arraza beltzekoa izan, eta eguzki erradiazio gutxiko herrialde batean bizi bada, orduan BAI, D bitamina ematea gomendagarria da.
Irakurleak ideia bat izan dezan, fardela bakarrik jarrita daukan haur bat 5 minutuz eguzkitan izatea nahikoa da (edo 20 minutu, erabat jantzita badago), eguneroko D bitamina dosia lortzeko. Segun eta zein herrialdetan bizi garen, ez da oso zaila hau egitea (Euskal Herriko hainbat herritan, zailagoa…)
Amaren esnearen D bitamina kantitatea handitzea ere posible da; ikerketa batzuk erakutsi dutenez, erlazio zuzena dago amaren D bitamina erreserba eta haurrak duen D bitamina erreserben artean. Erreserba hau handitzeko, D bitaminan aberatsak diren elikagaiak jatea gomendatzen da, izokina eta arrautzak adibidez, edo eguzkia maiz hartzea (pasatu gabe, noski!). Izokina gainera DHAn oso aberatsa da, garuna eta ikusmenarentzako gantz azido ezin hobea, ia esne artifizial gehienetan agertzen ez dena.
Amagandiko esneak duen D bitamina urria “eskusa” bezala erabili izan da esne hau gutxiestu eta gehigarri honekin negozioa egin ahal izateko. Bularreko haurrei D bitamina ematearen gomendio hau, arriskutsua ere izan daiteke, gehiegikeriak garuneko eta giltzurrunetako kalteak, letargia, pankreatitisa, bihotzeko arritmiak edo koma ekar ditzake.
ERRAKITISMOA**
Errakitismoa nutrizio txarragatik sortzen den gaixotasun bat da, eta honen ondorioz eskeletoan deformazioak sortzen dira. Kaltzio gutxi eta odolean fosforo gutxi egotearen ondorio da.
Gorputzak D bitamina beharrezkoa du hezur eta hortzen garapenean egokia egoteko. Bitamina hauek behar bezain beste ez baldin baditugu hartzen kaltzio eta fosfatoaren mailak erregulatzeko arazoak sortzen dira, beraz ez du gorputzak behar bezala kaltzifikatzen. Bestalde, bitamina honen iturririk nagusietako bat eguzkia da. Izan ere, honek dituen izpi ultramoreak guk larruazalean dugun pronitamina aktibatzen du D bitamina bilakatuz. Horregatik, herrialde beroetan zaila da bitamina honen gabezia aurkitzea. Beraz, gabeziaren ondorioz hezur luzeak bigindu egiten dira eta hezurrak behar bezala ez direnez garatzen, okertu eta deformatu egiten dira
Errakitismoak umeengan eragiten du gehienbat (24 hilabete eta 6 urte artean batez ere, hazitzen ari diren garaian. Jaio berritan esaterako ez da oso ohizkoa).
Iturria: CrianzaNatural