Galdera: nire alaba ukipenak egiten ikusi dut. Zer egin?
Haur-masturbazioa gure txikien heltze prozesuko beste etapa bat gehiago da. Sexu-organoak plazer iturri bezala ezagutzea oso ona da beraientzako. Gainera, behar bat bezala sentitzen dute, ukituz plazerra lortzeko bulkada natural eta arduragabe bat, beraien gorputzeko atalak ezagutzen doazen heinean. 2-4 urte inguruan hasi ohi dira.
Etapa honetan ez dago fantasia sexualik, nerabezaro edo helduaroan gertatzen den bezala.
Askotan gure haurrak erabat kontzentratuta ikus ditzakegu, gogo handiz, disimulurik gabe, beraien sexu-organoak ukitzen.
Kuxin, fardel, besaulkien besoetan igurtzi daitezke, edo jostailuren bat hanka tartean erabiliz. Askok mugimendu erritmikoak egiten dituzte, gorritu egiten dira, izerditan hasi eta orgasmo bat izatera irits daitezke.
Hau ikusteak larritasuna eta nahasmena sortu ohi digu, helduak garenez, plazer sexualean pentsatzen baitugu, guk bizi dugun bezala. Eta ez du zer ikusirik. Haur-munduan garapenerako beharrezkoa den etapa bat dela pentsatu behar da eta zera behar duena:
1) Gure errespetu eta ulermena
2) Gure gida eta orientatzea
1) Gure errespetu eta ulermena
Zure semea edo alaba etxean tarteka masturbatzen dela ikusten baduzu, errespetu modura, ez esan ezer. Ikusi ez bazenu bezala egin eta utz ezazu bakarrik, intimitatean. Gestu edo gaitzespen begiradak ekidin. Bere sexu-organoekin plazerra lortzeko jolasten ari da, tentsioa askatzeko eta era berean bere gorputzari buruz ikasten ari da. Modu osasuntsuan hazten ari da!
Ez pentsatu jokaera txarra edo bekatuzkoa denik. Ezazu erreprimitu ezta debekatu. Helduaroan sexualitatea kulpa edo lotsaz bizitzera kondenatu dezakezu. Zure erreakzioa negatiboa bada, sexu-organuetako plazerra zerbait “zikina”, “itsusia” edo “txarra”rekin lotuko du. Erlazio honek bere gorputz-eskemari eragingo dio eta bere helduaroko sexu garapenari.
2) Gure gida eta orientatzea
Nahiz eta ezikusiarena egin, errespetu eta kontu handiz gauza hauei erreparatu behar diegu:
- Nola masturbatzen dira: marruskatze, behatzekin, kuxinak edo beste objekturen bat sartzen duten.
- Etxeko leku komunetan edo intimitatean egiten duten.
- Egunero askotan masturbatzen diren.
- Jolasteari uzten badio masturbazioa askotan eginez.
Honelako gauzak aurreragoko postetan azalduko ditugu. Zer eta nola egiten duten zuhurtasunez aztertuz, jakingo dugu ea egiten dutena normala den edo gure orientatze edo parte-hartzea behar duten.
Nire semeak, hiru urte eta erdi zituenetik galtzontzilo barruan mantatxo bat jartzen jolasten du, batzuetan aldiz, jostailu batzuk. Bere gelan egin ohi du tarte batean, arratsalde askotan.
Hortaz ohartu gunenean naturaltasunez galdetu genion “-zertan jolasten ari zara? Ezertan. A beno, nik zerbaitetan jolasten ari zarela ikusten dut eta gustatzen zaizula baita ere. Bai, baino ez da ezer. Ongi da, bakarrik utziko zaitut orduan, jolasten jarrai dezazun”. Aste bat pasa zenean berak joko hori fardeletan jolastea bezala izendatu zuen.
Iturria: edukame.com Cristina García