AmatasunaHezkuntzaUncategorized @eu
Noiz ikasi zenuen ama izaten?
Pentsatu dezakezuen bezala, Maritxinparta ohera sartu da berriro, eta lo goxotan utzi dut, baina bere amatxo (edo amatxo-ikaslea), buruari bueltak ematen geratu da…
Noiz ikasi nuen nik ama izaten?
Ez dakit zuei pasa zaizuen, baino niri amatxo izaten ikastea, bizitzako ikasketa zailena dela iruditzen zait (politena ere); gure bizitzan, ingenieritzak, masterrak, gradu-ondokoak…ikasi ditzakegu, baina “amatxo-titulua” lortzea…beste gauza bat da!
Egunero dago ikasteko zerbait; egunero sartzen dugu hanka. Nahiz eta gure seme-alabentzako hoberena egiten saiatu, beti dago hobetzeko zerbait…
Oraindik ez nago ziur ama izaten ba ote dakidan. Nik beste modu batera galdetuko nuke:
“Noizpait bukatzen ote da amatxo izaten ikaste hau?”
TTiKLiK! taldea
One Comment