Haur elikadura osasuntsu bat lortzeko, hau anitza eta orekatua izan beharko da: karbohidratu, proteina, gantz, bitamina eta mineralez osatua. Elikagai guzti hauek zereal, lekale, fruta, barazki, arrain, haragi, arraultza etab.etatik lortuko ditugu; honela gerta daitezkeen gabeziak ekidinez.
4tik 12 urte bitartean janari ohiturak hartzen dira; elikagai batzuekiko gustua sortzen da eta beste batzuk baztertzera jotzen dugu. Beraz, etapa honetan familiek daukaten hezkuntza-lana oso garrantzitsua izango da.
Baina…nola erakutsiko diegu ondo jaten, haziera ona izan dezaten?
– Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira.
– Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz.
– Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz.
– Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko.
– Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz…
– Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute.
– Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte.
– Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.
Gure ttikiak denetik jatera ohitzea da hoberena, eta jate-ohitura onak hartzeak daukan garrantziaz ohartzea…azken finean: JATEN DUGUNA GARA.
Iturria: www.elikabio.com Idatzi hau movimientobase-tik jasotako baten moldaketa da.