Defentsak indartuz
Echinacea
Immunitate-sistema babesteko aurkitu dezakegun landare hoberena dudarik gabe.
3 urtetik aurrera ematea gomedatzen da, gutxienez 15 egunetan, baino hilabete t’erdiz eman dakioke jarraian.
Kontutan izan beharrekoa: asma edo atopia daukaten haurretan azaleko alergia eragin dezake.
Alkohola duten estraktuak ez dira gomedagarriak, hobe da glizerinadunak izatea.
Inmunitate-sistema indatzeko egunero uretan disolbatuta 5-7 tanto hartzea gomendatzen da (haurraren adinaren arabera).
Propoleoa(Propolis)
Propolia edo propoleoa erleek erabiltzen duten gaitzen kontrako botika eta antiseptioa da.
PREBENTZIO MODUAN: Udazkenean hasi eta udaberrira bitartean goizero 5-7 tanta eman (adinaren arabera, ur epeletan disolbatuta). Ez da gomendagarria 2 urte baino gutxiago duten haurrei propoleoa ematea.
Batezbesteko dosia: 2mg gorputzeko pisuko Kilogramoko, beti ere uretan disolbatuta. Tratamendu hau jarraitzea gomendatzen da:
- 1.go eguna: 2 tanto/egunean
- 2.eguna: 4 tanto, 2 aldiz egunean
- 3.etik aurrera: 5 tanto, 2-3 aldiz egunean
Propoleoak antibiotiko moduan jokatzen du honako kasuetan:
- Staphilococcus aureus
- Staphilococcus epidermidis
- Escherichia coli
- Pseudomona aeruginosa
Haurrek inolaz ere ez dute pasatu behar 10-15 tanto/eguneko dosia (uretan disolbatuta).
Haurra sustantzia honi edo erle-jatorria daukan edozein sustantziari alergikoa bada, ezingo zaio eman. Propoleoa eztiarekin nahastuta edo jarabe moduan badago, kontuz ibili haur diabetikoekin.
Erregina-jele (Jalea Real)
3 urtetik aurrera.
Heldu batentzako, eguneko dosia gramu erdikoa da, inolaz ere ez da pasatu behar 1000mg/egunetik. 5-6 asteko tratamenduak egin eta 30 egun deskantsatzea komeni da. Haurrek helduen dosiaren %30 edo %50a hartu behar dute.
Kontzentratu nutritibo eta energetikoa, 16 bitamina(B1, B2, B3 y B6, biotina, E bitamina…), 18 aminoazido, sustantzi antibiotikoak eta mineralak dauzka (potasio, fosforoa, silizioa,…)
Kontutan izan beharrekoa:
Ez da komeni tratamendu luzeak egitea, ez eta kantitate gehiegi hartzea. Alergikoek kontuz ibili beharko dute. Ez da gomendatzen Addison gaixotasuna daukaten umeetan.
Beste sustantzia interesgarri batzuk:
- Polena
- Mineral eta bitaminak
- Probiotikoak
Oso ona!! eskerrik asko.
Nik asma daukat eta orain dela gutxi jalea real hartu nuenean kriston reakzioa egin zidan, ito egiten nintzen, pena post hau aurretik ez irakurtzea…
Guk Marikalanbreri eman diogu eta egia da ASMA brote bat izan duela….
Mi hijita tiene 3 años y desde julio de este año casi no deja el salbutamol. Suspende unos dias y nuevamente reinicia el tratamiento incluso a veces con corticoides orales. Voy a la farmacia mañana a iniciarle el propoleo y echinácea. Dios quiera que sea el tratamiento que estoy buscando. Alguien conoce en lima Perú SB algun medico homeopata. Gracias por la repuesta. Bendiciones.