Bi izar: nire gurasoei gutuna
Omenaldi txiki bat egin nahi dizuet, zuen hutsunea zenbat sentitzen dudan adierazi. Amatasunak bizia erabat aldatu dit eta badakit bide eder baino gogor hau errazagoa izango litzateeela zuek hemen ondoan egongo bazinate.
Zenbat gauza ditudan zuekin banatzeko, zenbat pausu aurrera eta zenbat bide okerretik…
…..zenbat galdera….
- Ni ere Maritxinparta bezain buru gogorra ote nintzen?
- Marikalanbrek daukan ‘txispa’ hori nik ba ote nuen?
- Noiz hasi nintzen oinez?
- Noiz esan nituen nire aurreneko hitzak?
- Bakarrik lo egiten al nuen?
- Bularra hartzen zenbat denbora egon nintzen?
- …
Egunero bihotzetik zatitxo bat puskatzen zait,batez ere Marikalanbre edo Maritxinpartak zuetaz galdetzen didatenean:
-‘Nolakoak ziren aitona eta amona?’……’Munduan izan daitezkeen guraso hoberenak’;’
-Zeruan dauden 2 izar horiek badira, zergatik ezin dira guregana jeitsi?’,
-‘Ezin badira jeitsi zergatik ez degu guk kotxea hartu eta beraiengana igotzen?’,
-‘….Ama, zergatik zaude negarrez…????‘
Ta zast…hementxe geratuko naiz…
…ezin aurrera jarraitu….
Aita, ama, aitona, amona, zenbat behar zaituztedan, zenbat behar zaituztegun…
MAITTE ZAITTUZTEGU!!!