Haur oinetakoak
Nolako oinetakoak erabili behar dira haurtzaroan?
Haurrek inolaz ere ez dute oinetako zurrun eta/edo zoru gogorra dutenik erabili behar. Erabili behar badituzte zoruak malgua izan behar du eta oinetako zabalak izan behar dira. Hoberena, oinetako arina, zoru malgua eta orpoa babesten dutenak erabiltzea da, orkatila tapatu gabe.
Ze ezaugarri izan behar du adin honetan erabiliko den oinetakoak?
-
Baxua eta bota forma gabea.
-
Bularreko-haur eta haur txikien oinetakoak aurreko alde zabala, altua eta behatzak zapaltzen ez dizkiena izan behar dute.
-
Behatzak malguak izan daitezen, zoruko zati zurruna metatartso-hezurren bururaino iritsi behar da.
-
Behatzak mugimendu librea izan behar dute. Punta zabala eta altua izango da. Oinetako zurrunek mugimendu librea oztopatzen dute.
-
Orpo aldea arinki zurruna izango da.
-
Oinetako eta aurreneko behatzaren arteko tartea zm 1ekoa izango da.
-
Zoruaren gogortasuna erdi-mailakoa bada, aurreneko 2-3 behatzek bakarrik dute oin-zolako eta dortsaleko mugimendua egiteko aukera. Beste behatzen giharrak ahuldu eta atrofiatu egiten dira; honek hankaren kanpoko aldeko giharren ahultzea dakar.
Nolako zorua behar da oin-ganga ongi garatzeko?
Zoru artifiziala laua eta gogorra da (baldora, ‘parket’a, hondar gogor eta zapaldua…). Haurraren oinak, ahulagoa denez, zoru naturala behar du, ez laua (hondarra, hartxintxarra (gravilla), belarra), momenturo ekintza desberdinak eskatuko dizkiona.
Muy buenos consejos José Luis y Olga. Para ponerlos en práctica sobre todo el último punto, un suelo irregular para que el pie se adapte a diferentes movimientos. ¡Un saludo!