ElikaduraZerealak

Osoko Zerealen Esnea

4 osoko arroz neurri (ale motzekoa), 3 osoko arroz gozo neurri eta garagarraren neurri bat behar da. Tarteka artatxikia gehi dakioke. Ez da ez sarrazenoa, ez garia eta ez zentenoa gomendatzen. 

– Zerealak gau osoan uretan utzi. Hotz asko egiten badu, hobe 24 ordutan uztea. Presioko eltzean egin konbu zati batekin (hau ez dugu jango, beste baterako gordeko dugu). 5 neurri ur mineral bota eta ordu betetik orde t’erdira sutan eduki.

– Beste aukera bat: zerealak busti eta 10 neurri urekin eta konbu algarekin egin likidoa erdira jaitsi arte.

Zerealen esnea haur jaioberri edo txiki batentzako : Kotoizko tela bat hartu eta esnea bertatik pasatu zahia (salvado)kentzeko. Ondoren arroz ekologikoz egindako melazarekin gozatu daiteke; koilarakadatxo bat esne katilu bakoitzeko. 

Haur handiago batentzako zereal esnea: Birrindu edo eskuzko ehogailu batez zanpatu (saiatu irabiagailu elektrikorik ez erabiltzen). Ondoren arroz melaza gehitu.

Zerealen esnea lodiagoa hartu daiteke, bularra kendu ondorengo elikagai bigun bezala.

Sesamo txigortu eta birrindua gehitu dakioke (%5-10).

– Garrantzitsua: Zerealen esnea ezin da zerealen irinaz egin, mukiak sortuko dituzte eta.

 Salud y Buenos Cuidado Infantil.
Yo Isasi
www.nutricionencasa.com

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button