HazieraHezkuntza

Etxeko guztien inplikazioa beharrezkoa da haurren heziketa eta ikasketa prozesuan

 

guraso.com 2012/11/27

ikasketa prozesu

Mentes Brillantes kongresuan esan dute haur txikiek etxean ikasten dutela ikasitakoaren %80

Madrilen egin berri dute Mentes Brillantes kongresuaren III. edizioa, eta, bertan aditzera eman dutenez, bizitzako lehenengo 10-12 urteetan ikasitakoaren %80 etxean ikasten dugu. Eskolaratutako haurren eta eskolak etxean gurasoengandik jasotzen dituzten haurren artean alde handiak daude.

Criar Con el Corazon elkarteko presidente Mireia Long-ek bigarren heziketa formula hori lehenesten du. “Ikasteak asko du intuiziotik eta bizipenetik, eta garrantzitsua da prozesu hori gogoz egitea, eta modu pertsonalizatuan”, dio. “Ikasitakoa eskolan proposatzen da, baina ikasi etxean egiten da”, gaineratzen du.

Ibarreko guraso gehienen aukera haurrak eskolaratzea da, eta, kasu horretan ere, gurasoek jokatzen duten papera garrantzitsua dela ohartarazten du Long-ek. “Zuen haur txikiek ikasitakoa ze neurritan da soilik eskolan jasotakoa?”, galdetzen du. “Gauza asko eskolan jasotakoak izango dira, noski. Baina beste asko gurasoengandik edo etxekoengandik ikasitakoak”.

Etxekoen inplikazioa

Etxekoengandik gauza asko ikasten dituzte haurrek, eta heziketaren alor hori ezin da beste inoren esku utzi”, dio Long-ek. “Ardura hori erantzukizunez hartu behar da, eta prestatu egin behar dugu egiteko horretarako“. Gurasoen inplikazioaz mintzo da Long, baita formazioaz ere. “Gurasoen formazioak, eta batez ere amarenak —denbora luzeagoa egon ohi da haurrekin— berebiziko garrantzia du. Kultura maila ona duten gurasoen haurrek aukera gehiago dituzte euren formazioan aurrera egiteko“.

Transmisioaz eta motibazioaz hitz egiten du Long-ek; azken finean, jakin-min kulturalaz. “Baina ez da ezinbestekoa ikasketa maila goreneko guraso izatea: interesa eta jarrera baikorra erakustearekin asko egin daiteke haurren formazioan“.

Artikulu osoa erderaz: 

Casi todo lo que aprenden los niños lo aprenden en casa

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button