OSAGAIAK (6 pertsona)
- 1 Kg. legatza solomotan moztuta
- patatak
- 1 tipula
- 1/2 Kg. ilarrak
- 1 oliba olio birjina goilarakada handi bat
- Gatza
NOLA PRESTATU:
1. urratsa: Patatak zuritu eta zati irregularretan zatitu.
2. urratsa: Ilarrak aletu eta erreserbatu.
3. urratsa: Tipulari azala kendu eta 4 zatitan banatu.
4. urratsa: Baporean egosteko ontzi batean 2 hatz neurri ur jarri eta saskitxoan, ilarrak, patatak eta tipula. 20 minutuz egiten utzi. Bukatutakoan atera eta erreserbatu.
5. urratsa: Legatza garbitu eta gatza bota (gutxi)
6. urratsa: Baporean egosteko ontzi batean 2 hatz neurri ur eta gatz pixka bat jarri. Saskitxoan legatz-solomoak. 5-7 minutuz egin, solomoen lodieraren arabera.
7. urratsa: Bakoitzari plater batean osagai guztiak atera, oliba olio txorrotaka batez bustita.
ON EGIN!