AzkenburukoakErrezetak
Kuia (kalabaza) bizkotxoa
Prestatze denbora: 40 minutu
Egosketa denbora: 30 minutu
Osagaiak (8 pertsona):
– 250 gr kalabaza (gordina eta garbia)
– 200 gr azukre integrala
– 3 arrautza ekologiko 😉
– 70 gr oliba olio
– 250 gr irin
– 1 sobre legamia
– 1 koilarakadatxo kanela hautsa
– bainila esentzia “turrustatxo” bat
Nola prestatu:
1- Kalabaza dado txikitan moztu eta baporean egin
2- Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batekin zanpatu eta azukrea nahastu
3- Aurreko nahasketari, arrautza irabiatuak, irina, olioa eta legamia ondo nahastu
4- Dena molde batera pasatu eta aurretik berotutako labean sartu, 180º, 30 minutu inguru
ON EGIN!!