Edoskitzea

Amagandiko esneak haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bat bakterio daramatza

Normalean, bakterioak zerbait txarra direla pentsatzeko joera dugu, baina haur jaio berri baten osasunean, amagandik jasotzen duen esnean dauden mikroorganismoak, liseri-aparatu osasuntsu bat izateko aurreneko pausua izango dira.

 

DNAaren sekuentziazioa erabiliz, amagandiko esnean dauden bakterioen mapa garatzeko gai izan ziren ikertzaileak. Hemendik ondorioztatu zuren calostrumak, ama izan direnen bularretik ateratzen den aurreneko jariakinak, 700 mikroorganismo baino gehiago dauzkala; pentsatzen zena baino askozaz kantitate handiagoa. Esneak daukan aberastasun mikrobiarrean eragina duten aurre- eta jaio-ondorengo aldagaiak ezartzen lagundu die ikerketa honek. Formula garatzen duten enpresentzako oso datu interesgarria da, eta nola ez amagandiko edoskitzearen onurak defendatzen dituztenentzako ere. 

 

FABIOLA TORRES-en testu baten itzulpena
Iturria: veoverdeCreativeCommons lizentziapean.
Jatorrizko testua: More Than 700 Beneficial Bacteria Found in Breast Milk of Healthy Mothers (Inhabitots)

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button